Lekeitio (Bizkaia)

Bi bainuetxe egon ziren

Bi bainuetxe egon ziren Bezero gehienak baserritarrak zirenez, gehienak kanpokoak ziren, inguruko herrietakoak: Mendata, Munitibar... Beste bainuetxe bat ere egon zen Mendieta ontziolan, baina haiek errekatik hartzen zuten ura eta ez zuen presiorik; hori dela-eta, beraiena zabaltzerakoan bestea zarratu egin zuten. Banakako bainerak egoten ziren eta etxeko zerbitzua ematen zuten: toallak, oheak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bezero gehienak baserritarrak zirenez, gehienak kanpokoak ziren, inguruko herrietakoak: Mendata, Munitibar... Beste bainuetxe bat ere egon zen Mendieta ontziolan, baina haiek errekatik hartzen zuten ura eta ez zuen presiorik; hori dela-eta, beraiena zabaltzerakoan bestea zarratu egin zuten. Banakako bainerak egoten ziren eta etxeko zerbitzua ematen zuten: toallak, oheak...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Lekitto kanpotik be etorten zan jentie-edo...
- Baserriko bueltie: Mendata, honek Munittibar ta hortik hortik bueltakua, horko bueltakua. Gehidxena kanpoku zan e!
- Orduen famie euki eban edo ezeune zan.
- Bai, bai. Ze hamen egon zan beste bat "Astilleros de Mendieta"n hortxe egon zan, beste lelengo hori baiñuetxia. Baiña horrek ez eukan, ure hartzen eban horrek erreidxotik ta ordun ez eukan presiñorik, ta hori ipiñi zanian ha zarratu ein zan, ze hau zan ur bizidxa, ur bizidxa "de rompeolas". Handik hartzen zan ta ni hara bajatzen nintzan ta ipiñi martxan bonbia martxan ipiñi, ta lantzien olatu handi bat goittik etorten zan.
- Ta ze egoten zien bañerak edo zelan? Zelakoa izeten zan hori barrue?
- Bañerak han etxien. Etxien bañerak, bañerak ontxe moduko antzekuak.
- Baia holan personak banan-naban baiñetako modukoak edo...?
- Bai banan-banan.
- Ta gero ze zerbitzu gehidxau emoten zenduen holan, baiñetien aparte... gero toallak eta hori zuek izten zenduezan edo...
- Bai bai etxekuak, etxekuak danak. Batzuk sikatu eitten zirian beste batzuk ohian sartu be bai, egoten zin ohia [...] lo dauenian haize berua botateko.
- Han geratzen zienak trankil-edo diñozu?
- Batzuk baiñuaz ohia nahi izaten eben izerdidxa botateko, handik urten eta bero dauelez han, urteten zendunian berotatik, ba sartu ohian ta ordu laurden edo ordu erdi-edo.
- Izerdidxa botateko.
- Bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia