Bainuak mare bizietan; batez ere gizonezkoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: LEK-014/006
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
- Zenbatero-zenbatero joaten zan ba persona bakotza?
- Hori izeten zan oktubrian, oktubre, setienbre-oktubre egoten zin baiñuek horrek, ura daon bizidxen daonin, mare bizidxak dagozenian, ze esaten eben apurtzeko, olatuk apurtzeko indder gehidxo daukola horrek ur horrek bestik mari bizidxakin, horrek indder gehidxo eukola urak ta han eitten ebezen, egoten zan setienbre-oktubre zan bainutzia, gero ez zan egoten.
- Eta zelan, paparroia-edo ibiltzen eben-edo? Traje de baiñua-edo ibiltzen eben-edo?
- Bai traje de baiñua, trapu zahar bat.
- Trapu zahar bat. Ta billuzik ez?
- Billuzik ez.
- Ez? Eta andrak eta gidxonak eta umiek-eta danak bardin?
- Umerik ez zan egoten. Ez, andrak, gidxonak gehixo e, gidxonak gehidxenak. Bakizu, baserriko jentie zan erreumiagaitzik-eta zera. Gero egon zan papel bat medikuena, "el autorizado", medikuk baimena emonda, ona dala ipintzen eban.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!