Lekeitio (Bizkaia)

Ura berotzen

Ura berotzen Bere ama ibiltzen zen mantenu-lanetan beharrean eta Josek goroldioak batzen eta ura berotzen laguntzen zion. Ura galdara bateko baporearekin eta uraren presioarekin berotzen zuten. Galdara arotzeria azpiko tailerrean zegoen. Jose bera arotza zen berez, bainuetatik gehigarri bat ateratzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere ama ibiltzen zen mantenu-lanetan beharrean eta Josek goroldioak batzen eta ura berotzen laguntzen zion. Ura galdara bateko baporearekin eta uraren presioarekin berotzen zuten. Galdara arotzeria azpiko tailerrean zegoen. Jose bera arotza zen berez, bainuetatik gehigarri bat ateratzen zuten.

Transkripzioa

- Ta han mantenimientoan-eta ze ibiltzen zan persona bakarra biherrian?
- Gure ama-eta, holan berotuteko eta eukitten nebazan kalderia biztu eta kalderia ura berotu eta hori. Baiña ipintzeko gauzak-eta ama zan ha.
- Alaba: Baiña zuen aitta orduan kartzelan euan.
- Bueno bai kartzelan.
- Alaba: Orduan zeuk laguntzen eutsazun amari, ezta?
- Bai, neuk bakarrik.
- Alaba: Berak eitten eban horixe, baiñuk-eta martxan ipiñi eta zuk eitten zendun oraldidxen bueltia eta bonbi ipiñi martxan.
- Bonbia ipiñi martxan eta ura berotu.
- Alaba: Eta ura berotu,. Ura berotu zelan zan?
- Baporaz kaldera bat eta hareri presiñoiaz ura bero eitten gendun.
- Alaba: Ta biztu nundik eitten zenduan kalderia?
- Bertara junda.
- Alaba: Bertan ronpeolas azpidxan?
- Ez, ez, ez, hori egon zan taillerrian.
- Alaba: Taillerrian hori. Taillerra dao etxe horren azpidxan. Arotzeridxa hori, gaur egun arotzeridxa dana.
- Ze izatez zu arotza zara ezta, Jose?
- Bai.
- Hori zan ba konplemento bat, ekonomikoki konplemento bat, ezta baiñuana?
- Baiñu zan denbora gitxireko euki eban, setienbre-oktubre horixe, ez dao gehidxau.
- Alaba: Baiñuk egon zirin denporan martxan arotzeridxa ez euan martxan.
- Bai, arotzeridxa bertan. Zati baten zan ha baiñuna ta bestia. Han arotzeridxa gitxi euazan, orduen ez euan gaurko martxarik, [...] egongo die batzuk eta holakoxe arotzeridxarik ez zan biharrik ordun denporan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia