Azpeitia (Gipuzkoa)

Eztul motak eta armiarmaren pozoia

Eztul motak eta armiarmaren pozoia Behin, armiarma batek kosk egin zion arta-zuritzen zebilela, eta denbora dezente egon behar izan zuen lepoa lotuta zuela. Bere ahizpa batek kukurruku eztula izan zuen, eta ito egin zen hala. Eztul mota batzuk aipatzen ditu. Eztul gorria arriskutsuena omen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZP-057-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Behin, armiarma batek kosk egin zion arta-zuritzen zebilela, eta denbora dezente egon behar izan zuen lepoa lotuta zuela. Bere ahizpa batek kukurruku eztula izan zuen, eta ito egin zen hala. Eztul mota batzuk aipatzen ditu. Eztul gorria arriskutsuena omen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ni bastante nolabait egon nintzen, eta ez dakit oaindiken'e ez ote ditan hamendikan zea iten. Armarmik heldu zin lepa gaiñetik, arta-zuritzen.
- Armiarmak?
- Armarma beltz haundi batek.
- Eta ze pasa zitzaizun?
- Eon in ber izan nun dexente denboran lepue lotuta.
- Eta lehen esan dezu baita...
- Benenua izeten du, hola esan ohi da, armarma beltzak eta.
- Lehen esan dezu baita kukurruku eztule, zure ahizpan batek izan zun.
- Ahizpa, bai, haure zan.
- Ze izaten zan kukurruku eztule?
- Eztulke ezin bueltaua, ezin bueltau. Itxuria danez, hure ito in zan azkenien.
- Gaixo asko izaten zan ordun?
- Kukurruku eztule dexente.
- Ta bestela ze gaixotasun izaten zien?
- Ba gorniyik eta hoyek. Baiño gurin gorriye danak batea pasau zeben, danak. Hamen danak batea. Medikua oso jatorra genduken, zea hori, Allberdi, eta oso jatorra gaiñea. Ta harek esan zin: "Kontuz, Pakita, kontuz. Peligroik haundiyena gorriyak izaten du jueran, e? Ta ondo zaitu. Begiyek eta ondo garbitu umiei". Bueno, ta geo berriz etorri zan rebisau zitun ta ondo daude, ez daukebe ezerren zeaiken.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia