Lekeitio (Bizkaia)

Botikek ekarri zuten bainuen gainbehera

Botikek ekarri zuten bainuen gainbehera <p>Gerraostean bainuen gainbehera etorri zen. Josek 16-17 urte zituela zarratu zituzten bainuak. Botikak ugaritu ziren heinean beherakada igarri zuten. Hala ere, sasoi hartan, jendeak etxean dutxa barik jarraitzen zuen. Ondarroan ere bazegoen bainuetxe bat, baina hango urek ez zuten beraienak zuten beste indarrik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean bainuen gainbehera etorri zen. Josek 16-17 urte zituela zarratu zituzten bainuak. Botikak ugaritu ziren heinean beherakada igarri zuten. Hala ere, sasoi hartan, jendeak etxean dutxa barik jarraitzen zuen. Ondarroan ere bazegoen bainuetxe bat, baina hango urek ez zuten beraienak zuten beste indarrik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze traiektori euki eban edo zuk zelan ikusi zenduan?
- Nik dutxatia ordun gerria etorri zan gero, eta gerratik eon zan, ta gero azkanian idxa galdu ein zan. Noiz arte? Nik ekuiko neban orduan hamasei urte edo hamazazpi urte. Ta orduan bai martxan euan, baiña geruo ta gitxiao, gero honek botikak eta be gauzok kendu ein eben. Botikak eta euren indeziñoiak-eta.
- Orduan medikuntzia aurrera juan zan ta zuek negozidxua...
- Etxe partikularretara be ura geruago ta gehidxao, eta dutxak, baiñuak edo etxitan hasiko zirian.
- Etxitan bueno, etxeetan hamen gitxi, hamen ezta eon dutxarik, e, herridxan, e, Zapatutan egoten zan dutxia, kanpotarrentzako libre, baiña “agua sal, aguas dulce” …. Batzu juten zirian, "hombre"... ahal dabenak haxe be, dutxia hartzeko bertan. Ez euan dutxarik hamen ordun.
- Alaba: Txaboi barik? Ur hutsa, txabo barik?
- Bai txabo barik.
- Ordun esan dozu gerraostian hondiño funtzionatzen eban ta, ondo edo?
- Gutxi.
- Alaba: Hori ze ixan zan, gerri etorri zan ta ia, hor gelditxu zan “no”? Ta gerraostian “nada”.
- Bai badiñotsut ba medikamentukin kendu eben, eon zan autorizaziñoren bat mediko baten, ona zirila ta ez dakitx /eztaitx/. Orduan baiñu etxiak “eran”, Ondarrun be eon zan bat. Baiña urak zirian makalak harek. Erreidxoko urak ez euken. indxarrik, ta gurin eon zirinak, ur bizidxak dira, ganera ordun “septiembre, octubre” bizidxenak da.

Egilea(k): Josu Eiguren (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia