Lekeitio (Bizkaia)

Bainuak zabaltzeko ideia

Bainuak zabaltzeko ideia <p>Bere aitona eraikuntza-lanetan ibiltzen zen eta ideia onak izaten zituela dio, beste bainuen funtzionamendua ikusita bururatu zitzaion bainuak martxan jartzea. "Club de pesca" azpian zegoen bonba, eta tailerreko depositura lurperatutako hodi batetik eramaten zuten ura. Joseren aititak egin zituen eraikuntza-lan guztiak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere aitona eraikuntza-lanetan ibiltzen zen eta ideia onak izaten zituela dio, beste bainuen funtzionamendua ikusita bururatu zitzaion bainuak martxan jartzea. "Club de pesca" azpian zegoen bonba, eta tailerreko depositura lurperatutako hodi batetik eramaten zuten ura. Joseren aititak egin zituen eraikuntza-lan guztiak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zure aitxitxek bakixu zer dala ta jarri eban hori martxan edo nundik etorri jakon ideie-edo?
- Ba ideia etorri jakona zan ba, bera zan bastante konstruktoria ta eitten ebazan ba etxe, egurrezko etxiak eitten ebazan harek, ta bera be bastante intelijentia. Ta ikusi eban bestia konpetentzidxa orduan, bestiari… Mendietari ba hau ipini eben, baiña handik eindda. Han “Club de pesca” daon tokidxan onduan bonbia eon zan, “club de pesca” bakixu nun daon, ezta?. Hantxe bonba bat, ta gero tallerrera ta altzateko, tubua, hamar zortziko tubua-edo, behetik gora, depositto batera, handik kamiñuan zihar pasateko lain.
- Alaba: Bide azpitxik? Bide azpitxik edo bistan euan tubua?
- Ez ez, enterrata.
- Alaba: Enterrata bide azpitxik.
- Auntxe be eongo da bertan tubua.
- Alaba: Hori ba.
- Bide erdidxan.
- Bueno kendu zirian danak.
- Ta hori dana zure aitxitxek altza eban? Zure aitxitxak altza eban hori dana?
- Bai.
- Konstruidu eta berak
- Bai dana, ta gero etxia be baiñu-etxia be berak ein eban. Ontxe daon modura, ontxe daon modura, edifizidxua ontxe tipuan dao.
- Alaba: Baiña mirador barik.
- Bai miradorerik ez euan, baiña pisua be bateko pisua gero.
- Alaba: Bai altura batekua.

Egilea(k): Josu Eiguren (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia