Botikek ekarri zuten bainuen gainbehera<p>Gerraostean bainuen gainbehera etorri zen. Josek 16-17 urte zituela zarratu zituzten bainuak. Botikak ugaritu ziren heinean beherakada igarri zuten. Hala ere, sasoi hartan, jendeak etxean dutxa barik jarraitzen zuen. Ondarroan ere bazegoen bainuetxe bat, baina hango urek ez zuten beraienak zuten beste indarrik.</p>