Eskoriatza (Gipuzkoa)

Oiloen gaixotasuna

Oiloen gaixotasuna Emakume batek bere alaba umea izateko zegoela oilo bat ekarri zion Bilbotik. Agustinek eta lehendik ere 80 oilo zituztenez, emakume horrek Agustini eman zion oilo hori zaintzeko alabak umea izan arte. Lau egunetan 80 oilo hil ziren gaitz batekin, Ingalaterran ere zabalduta egon ei zen gaixotasun hura. Oilo bat zaintzearren oilo guztiak hil zitzaizkien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakume batek bere alaba umea izateko zegoela oilo bat ekarri zion Bilbotik. Agustinek eta lehendik ere 80 oilo zituztenez, emakume horrek Agustini eman zion oilo hori zaintzeko alabak umea izan arte. Lau egunetan 80 oilo hil ziren gaitz batekin, Ingalaterran ere zabalduta egon ei zen gaixotasun hura. Oilo bat zaintzearren oilo guztiak hil zitzaizkien.

Transkripzioa

-Ointxe arte ganauzaiñ.
-Behixak aparte, oillorik eta eukitten zittuein?
-Oilluek be euki gittuen batzuk, oilluekin be pozik eta ondo gaiñera gebitzen. Esnie erueten gauen etxe batera emakumiak famelixie eitteko euen, bilbatarra zan, da famelixie eiiteko, orduantxe umia eitteko dauela amorrek Bilbotik ekarri utsen oillo bat. Hori ba, ni ezkondu, hirurogei urte setienbrien pasau zien ezkondu ziela ta, beste hiru bat urte lehenau zan hori kontuoi. Da ekarri utsen oillo bat, eta oilluoi, emakumioi bera hain kaxkala zan, oso normal-normala be etzan da, oilluoi ekarri oskun etxera geuri, aber euko geuen berak umie eiñ arte. Da hango txabola bat baeuken han, ortu-kasko baten (...) emunde euken da, "eukizu han txabolan", esan gutsen, da ha oilluoi eruen euen etxera, hill da jan daue, eta hazurrek ekarri zittuen bentanapera, sukaldeko bentanapera ekarri zittuen hazurrek, oilluoi jan da. Da etxetik aparte geuken oilluok, larogei oillo han geuken, da bat etorten jakun etxera, goxien jaraiten gutsenien eta eguna pasetan da lo itten hara faten zan beti. Da holaxen hazurrok..., ekin zien akabetan da lau egunien danak akabau jakun.
-Oilluak?
-Bai. danak akabau zien.
-Ze gaitz edo?
-Hor Inglaterran agertu zan hori gatx hori eta handik, haik be ikusi euenien al dauen danak aprobetxetara fan zien eta. Bilbon, esan dotsutena, emakumiorren amak Bilbon erosi euen oilluoi eta ekarri utsen alabiorri umioi eukitten dauenerako, familixie eukitten dauenerako zera eitteko. Eta berak geurera ekarri euen, da geurien guk halako gauzaik pentsau be ez eta ezta gutxiagorik be, da behintzet handitxik sartu jakun gatxa eta akabo. Danak akabau zien.
-Eta zeuenak be bai?
-Geuriek, danak akabau zien.
-haren oilua zaintzeagatik zeuenak galdu?
-Bai, Inglaterratik ekarri euen Bilbora, haik be aprobetxetan daukeneraiño, da merkera ifiñi eingo euen Bilbon saltzen, da amorrek Bilbon oilluoi erosi euen eta ekarri utsen alabiorri, baiña bizirik, ondo. Baiña hak gatxa aldien ekarri.
-Gripe famoso hori izengo zan.
-Halakotxe gatxen bat sartuko jakon da. Aide, gaiñera. Aaaa! Eeee! ta, gora begira halakotxe arnasa batzuk botaten zittun da, plaut!, akabetan zien eta kitto!
-Gero ze ein ziñuein, ere edo enterrau edo?
-Lurpien enterrau nittuen danak.
-Atzera berriz ifiñi zittun?
-Bai, ifiñi nittun bai gero. Txabolioi etxetik aparte daukat eta desifestau ondo ta. Ifiñi gittuen, baiña aurretik geuken moduko klase holan onik etxaten suertau. Diferentzie haundixe dau, behixetan be bai ta oilluetan be bai. Bai, bai.
-Klase onak eta klase hain onak eztienak.
-Bai, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia