Eibar (Gipuzkoa)

Nola jakin behia beteta dagoela?

Nola jakin behia beteta dagoela? Denbora batean ezin da jakin behia beteta dagoen ala ez. Hiru bat hilabete behar izaten dira ziur jakiteko. Geratzen ez bada, hiru astera berriz izko eske hasten da behia. 9 hilabete behar izaten ditu txahala egiteko. Txahala egin aurretik, behia antzutu egiten da, esne gabe gelditzen da. Txahala egiten duenean berriz etortzen zaio esnea: lehenengo horitza eta gero esnea. Txahalak, ahal duen bitartean esnea nahi izaten du, baina poliki-poliki bedarra eta pentsua jaten irakatsi behar zaio.

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-317-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Denbora batean ezin da jakin behia beteta dagoen ala ez. Hiru bat hilabete behar izaten dira ziur jakiteko. Geratzen ez bada, hiru astera berriz izko eske hasten da behia. 9 hilabete behar izaten ditu txahala egiteko. Txahala egin aurretik, behia antzutu egiten da, esne gabe gelditzen da. Txahala egiten duenean berriz etortzen zaio esnea: lehenengo horitza eta gero esnea. Txahalak, ahal duen bitartean esnea nahi izaten du, baina poliki-poliki bedarra eta pentsua jaten irakatsi behar zaio.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Galdera: Eta zelan jakitzen da behixa beteta daguan edo ez?
- A! Hori, hori igual pixkatian ez. Hori, hiru bat hillabete biharko jok igertzeko beterinarixuak eta be. Hiru bat hillebete.
- Nerea: Bueno, ba, da bueltatzen dan edo ez jakitzia…
- Hiru astera atzera bueltatzen dok bestela! Hiru astera! Behixa geratuta ez bajaok, hiru astera, atzera iskuan eske. Geratzen ez bada… Orduan, hiru astera bueltatzen ez bada, ba, geratutakua. Baiña igual faillo egoten dok sarrittan! Ta gero, ba, eitten jako, ba, bueno, beterinarixo [bateri] erakutsi edo… Behin sei hillebetera ezkero norberak be bai, “tak!” tripan sakatu pixkat eskuakin holan ta “tak! tak!” ostikadia edo mobimentua edo… Edo esnia bajatu dala edo! Esnia behera bajatzen bada, ya seiñia barrukua…
- Ta segiduan igartzen dozu mobimentua daguala barruan?
- Sei bat hillebetekin bai! Ez, hara arte ez. Beterinarixuak, eskua sartzen detsa beterinarixuak eta… Eskua sartu ta… hiru bat hillebetekiñ edo. Baiña, jeneralian holakorik ez dok eitten, ba, ze… azalduko dok!
- Ez dau prixarik…
- Ez, jeneralian ez da…
- Zenbat hillabete bihar izaten dittu umia jaixotzeko?
- Be(d)ratzi.
- Nerea: baiña lehenago antzutu eitten da…
- Bai ba! Txahala ein baiño lehenago antzutu eitten dok behixa!
- Zer da antzutu?
- Esnia gastau! Esnia behera, behera, behera ta atzenian ya bapezera! Normalian! Txahala aurrera badoia, esnia bajatu ein bihar dok. Normala! Ta azkenian, ba, antzutu. Hiru bat hillebetera antzututa komeni jakok behixari! Sei hillebete… jaitxi ta hiru hillebete txahala ein baiño lehenago antzututa hobe! Bestela…
- Nerea: Geruago ta gitxiago jaitxi, gabian bakarrik edo goixian bakarrik, ta holan gitxittu eitten jako ta… Ez?
- Vicente: Bai, egun bittik behin, ta gero hirutik behin-edo, ta gero laga ta kitto.
- Orduan, lagundu eitten detsazue antzutu deiñ?
- Bai, sarrittan bai. Nahiz ta askotan eurok antzutzen dittuk bihar baiño bizkorrago igual, uste baiño bizkorrago igual ta akabo.
- Osake, “antzutu” da esne barik geldittu.
- Esne barik geratu, bai.
- Eta gero noiz etortzen jako berriz?
- Ba txahala eindakuan!
- Bertan egunian…
- Bertan egunian hori horitzori-edo hasten dok; eta kontinuo emon bihar jok, gitxi edo asko. Batzuk gitxi eta beste batzuk asko ta beste batzuk gehixago; baiña txahala eiñ arte hari ezin leikixok esnerik kendu.
- Eta beteta daguan behixa antzutzen baldin bada, eta aurretik beste txahal bat baldin badaka, jarraitzen dau esniakin edo kendu eitten detsazue txahala edo… Zelan izaten da?
- Zelan? Kanpuan dabillenari edo…
- Ba, ez dakit ba: txahal bat oiñ jaixo ta txahalari esnia emoten badago ta berriz betetzen bada…
- Bai, baiña antzutzen dok baiña! Antzutu eitten dok eta laga ein bihar harek be eratiari! Onduan badabil be…
- Dana dala, zenbat denporan hartzen dau txahalak esnia?
- Ez dakit ba. Kanpuan dabillenak zenbat, noiz… sei bat hillebetera…
- Nerea: Batzuk holakotxe behixak egoten dia errapetik esnia eraten…
- Bai, kanpuan dabillenak ba…
- Nerea: Kortan diferentia da. Kortan dagozenak, norberak nahi dabenian…
- Bai, kanpuan dabillenak zelako behixa dan… Nekez antzutzen bada, ba, hantxe igual! Sei hillabetekin be eraten “Txu, txu, txu, txu!”, kurioso-kurioso. Litro bi igual, edo tantan bi igual, baiña…! Ta hantxe.
- Baiña bedarra be jango dabe…
- Bai! Jango ez dabe ba bedarra…!
- Noiz hasten dira bedarra jaten?
- Bedarra jaten hillebete orduko horrek, kanpuan dabizenok. Puntatxua eta…
- Eta kortakuak?
- Kortakuak be… Hillebete orduko bedarrondo pixkat edo jaten… Zahixa-edo bota, ta hantxe…

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia