Elgeta (Gipuzkoa)

Ardi-zainaren lanak

Ardi-zainaren lanak <p>Ganadua ere bazuten etxean eta baita ardiak ere. 80 ardi zituzten eta ardi-zain ibiltzen zen. Ardiak goizean mendian ahalik gorenera igotzen dira, baina egunean zehar sakabanatuta ibiltzen dira. Horregatik eguna argitu aurretik joaten zen ardien bila batu, etxeratu eta jezteko. Ardiak zelaian zebiltzanean zaindu egin behar izaten ziren. Aixolaerrekara ahizparengana joan zeneko pasadizoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganadua ere bazuten etxean eta baita ardiak ere. 80 ardi zituzten eta ardi-zain ibiltzen zen. Ardiak goizean mendian ahalik gorenera igotzen dira, baina egunean zehar sakabanatuta ibiltzen dira. Horregatik eguna argitu aurretik joaten zen ardien bila batu, etxeratu eta jezteko. Ardiak zelaian zebiltzanean zaindu egin behar izaten ziren. Aixolaerrekara ahizparengana joan zeneko pasadizoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Behirik bazeunken?
-Behixak esan dozu? Ezkondu baiño lehen be bai, mordua behixak. Bai, eukiko giñuzen zazpi behi, idixak, eta ba txahalak, ardixak... Ni pastoria ixendakua naiz. Bai. Geunkazen larogei ardi. Eta ba harekin.
[...]
-Bai, fan bihar izeten zan zelaira, hara edo hona. Harek bihar eben. Oin sasoe honetan, bilotxak eindda daren denporan edo bilotxa eitteko denporan... Ointxe da. Hasitta dao, baiña ia marzora arte edo ixeten da. Eta harek gobernau, basora fan, ekarri, eruan... Ni goixian faten nintzan. Goixian mendira ardixak gora faten dia, gorenera, dagonik gorenera. Eta illuntzian faten baza zabalik ibiltzen dia basuan eta ezin dozuz batu, topau, ez Dakizu? Goixian izarrak daren artian urten eta fan hara puntara, eta hantxe etzindda danak. Hartu aurrian eta etxera. Hartu ein bihar izeten zian esnia batzeko.
-Orduan goiz jaiki bihar ziñan, ez?
-Pentsa eizu, izarrak daren artian hara puntara fateko, pentsau noiz jaiki bihar nintzan. Txakurra nerekin eta linternia-eta...
-Gabaz.
-Bai, gaba, ordu hortan gaba da artian.
-Eta gero bueltau etxera...
-Gero ba etxerakuan esnia batu eta atzera bialdu basora eta, hurrengo goizera arte berriz.
-Buelta ze ordutan etxera?
-Ba segiduan. Fan, eta geldi dauana hartu aurrian eta goittik behera ba ensegida etxera. Illun dauen artian etxera, goixian illun dauen artian etxera.
-Ez ziñuan eruaten bazkarixa?
-Ez, ez. Baiña... egunez etxian egoten nintzan ni. Ardixak basuan ibiltzen zien. Oin zelaixan billotxekin eren denporan zaindu ein bihar izeten zian. Zelaixan ibilli bihar izeten zian asko eta. Orduan bai, orduan zeozer hartuta. Akordatzen naiz behin, aizta bat bizi neban hor Aixola Errekan, esan dotsut lehen han presia dagon lekuan han behian. Joan nintzan, edurra euan; edurrakin be etara ein bihar izeten zien zeozer. Edurra be gutxi dauanian zela egoten dien bedarra, moltsuak eta zerak; etara ein bihar izeten zien ura eran eta ein deixen. Fan nintzan aiztia bizi zan lekura, haren etxeko zelai batera. Hotz bat euan! Edurra. Eta aizta... aintxiñan hil zan baiña, aiztiak konbidatzen dosta bokadillua taluakin eta txorixuakin; talua bero-berua, eta txorixua erdixan dala, bokadilluoi. Sekula ez jata ahazten. Harekin hotzakin ha bokadillo berua hartu nebanian, zerua haxe zan, zerua! Ni beti bizimodua latz-latza eruandakua naiz. Baiña ze eingo dozu ba; oin ondo bizi ga eta. Daukuna oin gauza ez ezetarako gehixao. Ni bi makulukin nabil.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia