Eibar (Gipuzkoa)

Behia ume eske

Behia ume eske Behia ume eske dagoenean, igarri egiten zaio. Normalean, urtean txahal bat egiten dute. Larre-behiak direnean, izkua inguruan eduki ezkero "bera enkargatzen dok". Etxeko behietan, albaitariari deitu edo izkua etxean izan ezkero, orduan txabolara eramaten dira izkua eta behia eta bertan lagatzen dira. Baserrian ez badago, auzoan dagoen izkoren bategana eramaten da. "Hi! botakotzak izkua?"

Eibarko kultur ondarea

Tamaina:
Behia ume eske dagoenean, igarri egiten zaio. Normalean, urtean txahal bat egiten dute. Larre-behiak direnean, izkua inguruan eduki ezkero "bera enkargatzen dok". Etxeko behietan, albaitariari deitu edo izkua etxean izan ezkero, orduan txabolara eramaten dira izkua eta behia eta bertan lagatzen dira. Baserrian ez badago, auzoan dagoen izkoren bategana eramaten da. "Hi! botakotzak izkua?"

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Lehen txahala zelan jaixotzen dan komentau dogu. Gero, zelan jakitzen da noiz daguan berriz ume eske edo…?
- Eurak esaten juek! Marrusia edo… Marrusaz edo beste bati saltoka edo…
- Eta hori txahala ein ta zenbat denporara izaten da?
- Bueno, hori… pare bat hillabete edo… Urtian txahal bat korriente ein bihar jok behixak, urtian bat. Batzuetan zeoze aurreratxuago baiña… ba!
- Eta beti sasoi bardiñian izaten da edo ez daka…
- Horrek ez jaukak…
- Bardiñ izan leike neguan edo udan edo…
- Bai, bai, bai, bai. Txahala noiz eitten daben ta behixa zelan… gogor badago bizkortxuago igual edo… Batzuek bizkorrago, beste batzuek motelago…
- Eta orduan, zelan esaten dozue, ume eske dagola esaten dozue?
- Bai, edo izkuan eske edo… Isko eske edo ume eske. Beste batzuk… Isko eske edo ume eske, ta hor behe-aldian eta susa. Susa esaten juek hor.
- Nerea: Baiña hemen ez da esaten…
- Ez ba! Baiña hor behe-aldian behixa susa… Bai, susa uste dot dala…
- Eta orduan, ume eske dagonian ze eitten da?
- Ba, indeziñua ipiñi edo bestela […] iskua dakagu, ta bera enkargatzen [da].
- Baiña zuek ez dozue eitten ezer. Bera enkargatzen da ala…
- Bai, bai, bai. Zelaixan dabizenian ezta kasorik be! Iskua han dago ta…
- Nerea: Baiña hori oiñ […] gorrixak, porke lehen ez…
- Lehen, ba, beterinarixuari deittu bihar. Edo lehen-lehen iskua egoten zuan hemen. Iskua etxian! “Behixa iskuan eske dago ba” ta hartu behixa ta iskua txabolara edo ta [bere] lekura eruan, ta iskotu ta…
- Ta iskotu… Osea, iskua botatzen jako?
- Bai, lehen-lehen bai. Gero beterinarixuak ipintzen eutsen . Lehen-lehen iskua! Ez zeguan inseminaziñorik eta, lehen-lehen iskua!
- Nerea: Gaiñera, Erdikokuak eta Arikittakuak eta be hona etortzen zian!
- Koño! Iskua nun daguan…! Hik iskua… tokatzen bada hemen igual isko majua igual, ba, bueno…! Arikittatik be igual geurera. Hurrengo norberak iskorik ez ta “Hi!” Arikittan edo Barrundixan edo beste… “Banajatok!” ta “Bai, ekarri!” Iskua nun tokatzen zan… Auzuetan, etxian ez baeguan ba…
- Ta gaiñera isko ona topauko da, ez?
- Bai, ba! Iskua, ba, koño! Itxurazkua, eskasa barik…
- Eta ze eitten zan, iskua eruaten zan behixagana ala…
- Ez, ez, ez. Behixa, behixa.
- Beti behixa mobitzen da?
- Beti behixa.
- Eta iskua ze eukitzen zan, aparte?
- Iskua… Lehenago bai, oiñ urte asko, hemen baille guztian bat egoten zuan, Erdikuan. Ta haraxe eruan. Baiña ni gaztia [niñala] . Hori urte asko, e? Baiña ni umia nitzanian, paradako iskua, bat.
- Paradakua?
- Paradako iskua, bai. Paradakua… Behixak iskotzeko, paradako iskua. Erdikuan akordatzen jata neri, baiña ni umia nitzala, e!
- Eta iskua ekanak…
- Bai, zeoze kobrau be eitten eban. Baiña baille guztirako, e!
- Eta hori holan izaten zan baillara guztietan ala hamen kasualidadez…
- Danian izango zuan hori igual. Baiña guk geure akorduan beti, ba, koño! “Mendigoittixan dago izkua! Gurian dago izkua!” Ba, Lezetakua ta… “Hi! Behixa […] iskua!” “Ekarri!” Baiña hurrengo, ba, Barrundixan dagola isko on bat edo Erdikuan igual, han goixan edo… “[Iskua edarra dakagu ba!]” Ta haraxe eruan. Isko… […] Ba, isko dezentia-edo daguan lekuan. Guk beti holaxen!
- Eta lehen esan dozu Erdikuan edo zeguanian paradako iskua, kobrau eitten zala, baiña bestela, normalian, ez…
- Ez! Guk alkarri ez! Ba, bueno… Kobrau, nik sekula ez juat kobrau! Horrengo igual atsalde bat biharrera etorri edo… hori bai. Edo norbera juan edo… baiña ez. Batak ez daukanian, ba, bestiagana juan. Beti ez dok iskua egoten toki bardiñian ta holan. Itxurazkua bez igual, ta hobia daguan lekura juan!
- Eta iskua, orduan, normalian ez da eukitzen basarrixan?
- Ez, ez! Oin gaiñera gitxiago, inseminaziñua daguan ezkero, oiñ iskorik bota bez!
- Nerea: oin kanporako…
- Iskua botatzen jako, ba, kanpuan dagozelako ta harek ezin leikezelako ekarri ta… diabruak dialako. Horrek ez dia honen modokuak eta kitto. Ta ixa gehixenak dake iskua oiñ! Bost edo sei behi, ta iskua eurekin, ta kitto. “Allá cuidaos!”
- Eurak konpontzen dira orduan?
- Bai, bai.
- Nerea: Arikittan be badago, ta etxian be bai…
- Erdikok be ekarri dau… Baiña lehen, ba, etxian eguazenian, lehen, ba, danok etxian eukitzen genduzen, kortan behixak danak… Ba, orduan, ba… Horixe eitten genduan. Etxian isko ona baeguan, ba, haxe bota; ta beste leku baten badago hobia, “Hi! Botako detsak iskua?” ta “Bai, bai!” Ta hara eruan.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia