Zarautz (Gipuzkoa)

Ermandadearen gorabeherak

Ermandadearen gorabeherak <p>Ermandadea egin zenean, kaleko baserriak ere sartu ziren. Ermandadea elkarri laguntzeko elkartea zen. Zer galera hartzen ziren kontuan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-025-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ermandadea egin zenean, kaleko baserriak ere sartu ziren. Ermandadea elkarri laguntzeko elkartea zen. Zer galera hartzen ziren kontuan.

Transkripzioa

- Zer da ermandadea hori, sartu zana?
- Nola esplikatuko dizut... Ba, aingeru guardakuan seillua [jartzen] giñun agarren. Ba, soziedade zea bat, aberiyai, oaintxe behi bat galdu 'o iten bazan ta...
- A, bai...
- ... partitu, alkarren artian paatu.
- Aaa! Elkarri launtzeko...
- Bai, ez dakit nola esplikatu [...].
- Bai, bai, bai. Eta hori noiz sartu zan? Zu gaztia ziñala?
- Nik hori ezautu nun, bai, ni, ni sortzeako bazeon. Galdu, kanpiña jarri gendunen galdu giñan. Kanpiña jarri gendunen segi giñun pixkaten, e! Ni basarriyakin geau nitzan, eta pixkaten. Baiño geo batek gehixio kobrau, bestiak ez dakit zer, ta, holaxe galdu zan.
- Ta ordun, hori izaten zan norbaitek etxian galeran bat o izan ezkeo, danan artian...
- Hori da! Tximistak 'e galdu zigun guri txekor bat.
- Ai, ba!
- Jata, fart! Ta geo behi batek ume iñen zeatutzen zala, fallua izan zula, eo... Geo, ume iñen txahal bat akaatu, o. Baita, zea 're paatzen zan, [...]. Ume hilla bota, sei hillabetekua, lau hillabetekua. Hortakoxe izaten zan ermandare zea hori.
- Earki.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia