Zarautz (Gipuzkoa)

San Pelaioko baserriak

San Pelaioko baserriak San pelaioko eliza beti ezagutu du dagoen lekuan. Inuruan baserri asko zeuden; baserri izenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-025-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San pelaioko eliza beti ezagutu du dagoen lekuan. Inuruan baserri asko zeuden; baserri izenak.

Transkripzioa

- Ta zuk, e, San Pelaioko eliza hau ezautu al zendun han Mollarri inguruan zanian, o? O hori lehenuo zan...
- Hori ezautu dunikan ez dao hemen.
- A, ez! Hori aspaldi, askoz zeago zan.
- Hori ezautu 're ez. Xantosek 'e ez du esango.
- Ez, ez, ez det uste, ez, ez. Ez niyon galdetu 're in, e, oaintxe okurritu zait. Eliza hau zuk hemen ezautu dezu?
- Bai.
- Baiño inguru hau ziharo dezberdiña izango zan?
- Uain asko mejorauta daola.
- Bai.
- Ordun baserriyak eta bazian hemen ingurun, ez?
- Bai. Hamen aurren 'e Pikatza. Hau 'e basarriya zan, Flores.
- Flores.
- Hasi kamiyo batetik eta besteaiño. Ta dabe, zenbat itxealde, hiru itxealde eongo dia. Hausko partetikan, geo Loinazen atzen hau in da, ta hau. Beittu zenbat... Eta, joe, Pikatzak baldin badia... Etxanizak, Etxanizek eta nun dao, ba? Zenbat itxe ta zea daon!
- Bai.
- Itxe Beltza.
- Itxe Beltz bestia, bai. Hor Landatarrak 'e bazian, ez?
- Baita, baita. Zubiaurre Zaharrekok. Hamen biziik dabenak oaindikan Raku ta hoitxek dabe, Rakunekuak, pelukeia dakan zea.
- Bai. Laiste bota behar omen due hori 're, ba.
- Aspaldin hortan dia!
- Hartan ai dia, ez, aspaldi?
- Bai. Bestia zea zan, Manterola ta, baiño bota zituen haik 'e danak.
- Baita.
- Ta noa jungo gea, ba? [Axierrei / Asier Rey] ta... [Axierrei / Asier Rey] bizi dek. [Axierrei / Asier Rey] lehengo itxia dao. Bakizu zeiñena dan hori?
- Ez dakit zenena dan.
- Hori, ba, Bilboko porteruan andria horkua: Makatza, Makatza...
- A!
- Makatzan andria horkua zan. Bai. Oaindik oaiñ 'e hil dala usten det gaiñea, Gabriel gizona. Hor, [Martania] taberna. Geo bestia [...] ez zan zeatu. [Axierrei / Asier Rey], baserri koxkorra, harek 'e bi behi zean, landa baten, baxarri hori. Nee izekok eta 're iñoiz euki izandu zuen haik 'e behiak eta [Aparetero]. Hamentxe zean, alkarren gaiñen. Geo, hermandaria o jarri zanen, ba, sartzen zian Xalbardin ta, o... Sartu zitzaizkigun kalekuak 'e. Beste batzuk, berriz, hemenguak, beste ekipon baten eoten zian igual.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia