Lekeitio (Bizkaia)

Baserritarrak joaten ziren bainuetara

Baserritarrak joaten ziren bainuetara Batez ere baserritarrak joaten ziren bainuetara, erreuma eta gerriko arazoak-eta zituztelako; arrantzaleek ez zuten minik izaten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-014-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Batez ere baserritarrak joaten ziren bainuetara, erreuma eta gerriko arazoak-eta zituztelako; arrantzaleek ez zuten minik izaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nok ibiltzen bazen baiñuek ba? Baiñuetara nor joaten zan?
- Gehidxenian baserriko jentia. Gerrittik-eta dabizenak txarto, erreuma erreumiantzako zan gehidxena.
- Eta hemen portuko jentia-eta.
- Ez, portuko jentia ez. Gehidxenak baserrittarrak zin.
- Eta zerba bakarrik baserrittarrak?
- Bestik gerriko miñak-eta eukitzen ebezan harek negu guztidxan atxurregaz ibillitta ba.
- Arrantzaliek-eta be eukiko biezan gerriko miñek.
- Ez, arrantzaliek ardauagaz pasaten eben.
- A bai? ta zemat kobretan jakien?
- A hori ez dakitz zemat kobretan zan, ze kantidadia. Gauza gitxidxa izengo zan, baia ez dakitz ze kantidade. Orduen dirurik be ez zeuan-ta.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia