Arrasate (Gipuzkoa)

Etxezarretako gizonaren janzkera; hil zenerako dena prest

Etxezarretako gizonaren janzkera; hil zenerako dena prest <p>Etxezarretako gizonak etxeko panteoian berarentzat zuloa prestatuta utzi zuen hil aurretik. Horrekin batera, notarioari bera hildakoan gauzak nola egin aginduta utzi omen zuen. Etxe inguruetan zebilenean kamisoiarekin eta kapa beltz batekin jantzita ibiltzen omen zen. Etxean eureri esaten zieten berorika hitz egiteko Etxezarretako gizonari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxezarretako gizonak etxeko panteoian berarentzat zuloa prestatuta utzi zuen hil aurretik. Horrekin batera, notarioari bera hildakoan gauzak nola egin aginduta utzi omen zuen. Etxe inguruetan zebilenean kamisoiarekin eta kapa beltz batekin jantzita ibiltzen omen zen. Etxean eureri esaten zieten berorika hitz egiteko Etxezarretako gizonari.

Transkripzioa

-Gure aittak esan ei jutsanan: ”Eta hau bigarren zuluau zetako dok pa, zetako edo zer?”, eta “ba neu hiltten naizenien neu enterretako”.
-Ia aurretik planeauta zeukan.
-Bai. Eta aillegau zonan bere zera ta hamabost egun lehenao ezkondu zonan, ein jittunan papelak, ta bueno ba, joan gintzonan, alargunduta gero hil zonan, eta joan gintzonan erresarixora, eta hor jaton erresarixua errezetan gazela Bergako notarixue. Eta esaten jutsen, bajauenan “con su uniforme de marinero”, trajiakin. Baiña trajie zan hola zera, e. Eta bera bakitzu zela ibiltten zan? Eta guri etxien esaten oskuen ba berdurie edo etorten zienien ba tiok esaten usten, zanahorixak edo zeoze erueten juaten gintzonan Kataideko gaztaiñadittik bueltan, kamiñotik ez. Ta bera pasietan ibiltten zonan-ta, gure ordenie zan, topetan bagauen bidien, esateko: “Egunon bedorri, jauna!”, o “arratsaldeon bedorri, jauna!” Eta guk esan baiño lenao hola... Baakin ze(re)n tipokue zan? Holakotxe bat. Hamen holakotxe perillie, hamen puntillazko kamisoie, eta behian puntilla bistan eta kapa bat, kapie abierto, ta kamisoiaz!
-Egun guztia?
-Bai. Gero jantzitte juaten zonan kalera baiña. Bere terrenotan bere kamisoi horregaz eta beronen zer horregaz hola.
-Azpittik ez zeban ezer eruaten, frakarik-edo?
-Keba! Pelotok aidien ibilliko zittuen-edo, kaltzontzillue-edo, ez dakit baiña.
-Ze kapa? Azul marinua?
-Baltza. Kapatxo bat, liso-liso bat, zeoze tapetako.
-Egunero?
-Egunero.
-Udatan etortzen zan?
-Uda ta negu ha ez jonan kentzen. A, eta bueno, hil zan, jantzi utsien uniforme hori eta ipiñi euen kajan hola, etorten don notarixue eta esaten jon: “Que no le hace falta ningún crucifijo, ningún traje, ningún esto.” Bakarrik falta eitten dutsela atzenengo momentuen egon zan kamisoia eta ia esta. Gehixo ezebez, e. Kajie be kruzifijo eta ezebe barik. Pentsa ein zelako...
-Hori idatzitta itxi jonan?
-Notarixua etorri zonan ordenie emoten. Hori notarixan testamentue indda jaukenan, zela enterrau ta zela ein bera..
-Bera lurperatu baiña...
-Bere kamisoiekin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia