Arrasate (Gipuzkoa)

Izebaren gorpua baserririk baserri Arrasatera

Izebaren gorpua baserririk baserri Arrasatera <p>Bere izeba Etxezarreta baserrian zegoela hil zen. Etxezarreta baserriko bidea Bergara partera irteten zen. Handik joanez gero Arrasatera, elizari "deretxoak" ordaindu egin behar izaten zitzaion. Bere izeba hil zenean, ez ordaintzearren, bizkarrean eraman zuten baserririk baserri Arrasatera. Orduan egin zuen bidea baserritik Arrasatera, berriz horrelakorik gerta ez zekion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere izeba Etxezarreta baserrian zegoela hil zen. Etxezarreta baserriko bidea Bergara partera irteten zen. Handik joanez gero Arrasatera, elizari "deretxoak" ordaindu egin behar izaten zitzaion. Bere izeba hil zenean, ez ordaintzearren, bizkarrean eraman zuten baserririk baserri Arrasatera. Orduan egin zuen bidea baserritik Arrasatera, berriz horrelakorik gerta ez zekion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nire tia hor hil zonan, bai, eta hil zan eta, klaro, bere bidie da kamiñora urteteko Bergarara urteten dau. Entendiduten dustazu, errekie pasetan dau eta da Bergara. Eta pagau bihar zittuan deretxuek elixieri, e, Bergara pasau eta Mundrauera etorteko. Ba ez! Ekarri jonen Kataideraiño bixkarrien, Kataidetik pasau jonen Garratzera ta Garratzen ipiñi jonen automoillien eta eruen jonen tia kanpasantura.
-Eta hil zan bere etxian?
-Bai.
-A, klaro, bide haretatik Bergarara ailegatzen zara?
-Bai. Errekie pasau ezkero, zubixe pasau ezkero Bergaran hao.
-Eta ezin jonan?
-Bai, baiña deretxuek pagau bihar jittunan. Elixieri, ez deretxuek pagetearren elixieri Kataidetik bueltan. Burdibidien, bai.
-Ez dago biderik Mondraerutz bere etxetik?
-Gero, bai, Zabaletako zubira ein jonan, orduantxe ein jonan. Beste deretxorik pagau barik ibiltteko, ein euen bidie, Zabaletako zubixa esaten jakona.
-Berez bidia jaukanan berak Bergaratik.
-Bai.
-Mondrauerutz ez jaukanan.
-Ez. Beorrek ezebez. Bergatik. Bere bide printzipala zonan kamiñotik.
-Kataide zonan han behien euen baserrixa? Han zer jauenan Etxezarretaraiño?
-Ba zera, gaztaiñadixe eta zerak, gauzak, lurre, arbolak eta solo apur bat eta ganauek ibiltteko parajie.
-Etxezarretako bidera urteten daben zubi hori gero ein jonan?
-Tia hil zanien. Ez gehixao holakorik pasetako, ein auen bidie Zabaletako zubittik San Pruentzioraiño. E! Bere terrenuetatik, baiñe Mundraueko terrenuetatik.
- Ez pagatziarren.
- Bai. Ba, beste behin ba horixe pasau ez dain.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia