Joxepa Arregi Egidazu
Arrasate (Gipuzkoa) (1919-2010)
Biografia
Musakola auzoko Garratz baserrian jaio zen 1919an. Hamaika anai-arreba ziren. Zigarrolan ibili zen eskolan, baina ez zen eskolara denbora askoan joan. 14 urterekin Etxaurreneko etxera joan zen neskame eta hiru urte egin zituen bertan, harik eta gerra hasi zen arte. Gerra ondorenean ezkondu zen Tomas senarrarekin, baina hirugarren semea izateko zegoela, gaixotuta hil zitzaion gizona. Ordutik aurrera senarra bazkide zen lantegian gogor lan egin behar izan zuen bizimodua aurrera ateratzeko. Seme gazteena atxilotu zutenean haren eskubideen alde borrokan hasi zen eta Etxerat elkarteko lehendakari izan zen urte askoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-027 | 1997 | Dialektologia-EHU | Eneritz Garro | ||
ARR-039 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate. | Aintzane AgirrebeƱa | ||
ARR-115 | Arrasate Press | Jesus Mari Garai - Estepan Plazaola | |||
ARR-125 | Arrasate Press | Jesus Mari Garai - Estepan Plazaola |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute