Arrasate (Gipuzkoa)

Senarra plazan ezagutu zuen

Senarra plazan ezagutu zuen <p>Lehenbiziko senargaia karlista zen, baina hura aberatsa zen eta bera pobrea eta mutilari ez zion utzi familiak berarekin ibiltzen. Gerora plazan dantzara joanda ezagutu zuen Tomas, bere senarra izan zena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehenbiziko senargaia karlista zen, baina hura aberatsa zen eta bera pobrea eta mutilari ez zion utzi familiak berarekin ibiltzen. Gerora plazan dantzara joanda ezagutu zuen Tomas, bere senarra izan zena.

Transkripzioa

-Gizona nun ezagutu honan ba, hire gizona?
-Ba lelengoko nobixua izen nixonan karlistie. Bai, toma carajo! Ta ba itxurie danak konforme zittunan baiñe bueno. Erresultetan don Martizen Aratostez zezena, eta zezenien etortzen gintzonan hortik horra, da hor sartzen gixonan kortan eta bixenbittartien labaderora juan eta musue garbittu ta guapa ipiñi-ta. Ta zonan fubolistie eta jaukenan orrazixe eta ipiñi guapo-eta... zerian. Eta bueno, ba del braso ibilliko gintzonan hartalataiko-edo. Ikusi giñunan-ta ni pobrie nintzonan da mutilla aberatsa, eta ez utsien itxitten niregaz ibiltten. Ni baserrittarra ta kriedie ta bera ofizinistia. Eta bueno, etxera juan zanien ez utsien urteten itxi. Ez utsienen (etxetik) urteten ba ni dantzan edo urtengo naixonan plazara ta nogaz juntauko, ia esta! Gero ba ia esta, haregaz akabau naixonan.
-Zeiñegaz juntau ziñan?
-Tomasegaz. Gizonagaz.
-Plazan dantzan orduan?
-Dantzan da zerien da gero handik aurrera nobixo. Ezkondu arte. Gero urten euen gerriek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia