Arrasate (Gipuzkoa)

Errekete batekin pasatako gertakizuna

Errekete batekin pasatako gertakizuna <p>Hiru urte egin zituen neskame, gerra hasi arte. Nagusiak Gasteizera joan ziren eta bera etxera itzuli zen. Gerra denboran, San Prudentzion erreketeak formatzen ziren eta eurak hara joaten ziren "dotoreena" zein zen begiratzera, hari zerbitzatzera joateko. Errekete batekin gertatu zitzaion pasadizoa kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru urte egin zituen neskame, gerra hasi arte. Nagusiak Gasteizera joan ziren eta bera etxera itzuli zen. Gerra denboran, San Prudentzion erreketeak formatzen ziren eta eurak hara joaten ziren "dotoreena" zein zen begiratzera, hari zerbitzatzera joateko. Errekete batekin gertatu zitzaion pasadizoa kontatzen du.

Transkripzioa

- Urte asko neskame?
- Hiru ingo nittunan.
- Hiru bakarrik?
- Bai. Gero ba horrexek, gerriak urten jonan eta gerriek urten euenien etorri nintzonan, eurak juan zittunan Bitorixara, eta Bitorixara juan zienien ni etorri nintzonan ba nik hamen banaukela famelixie eta ni etxera. Etxetik, Maxima jaonan San Prudentzioko estankuen, eta San Prudentzioko estankura juan nintzonan. Eta han jazenan...
- San Prudentzion estankua jaonan?
- Bai, oin... tabernie ta estankua jaonan ta han behien, oin dana kanbixauta jan baiña behien jauenan dantzalekue. Eta han dantzalekuen eitten zittunan reketiek formau, eta soldauek eta zerak han formetan zittunan-ta. Gu goittik dotoriena, zein zan guapuena topau. Entendiduten dusten? Eta gero zerbiduteko juaten giñenien ba hantxe. Eta egun baten soldau bat jauenan, kabroi bat zonan, ta beti jartzen zonan hola ate kontran, eta betik (zirriaren keinua). Eta “Deskuidetan bahaz pentsau, e! Emoten dustatenaz hagiñek botata itxiko dostat, e!” Erderaz baiña bueno. Eta bueno hor egun baten ba itten justen, joten jonat eta bi hagin botaten jutsenak. Eta nun juntauko, hurrengo egun baten banaton etxera, eta gure etxien jazenan orduen Garratzen komandantie ta ez jakiñat zein etxien lo eitten. Eta zonan asistentie edo zera. Asistentie tenientiena, hagiñak apurtu nutsena. Juaten non eta han jan. “¿Tú a qué vienes aquí!?” “¿Tú a qué vienes aquí?”, ni nok hamengue eta heuk zetan etorri ez; nik esan ustaten deskuidetan bahintzen emungo dostatela. Eta ba ez hitzen portau ta Ya esta! Eta esan justenan...
- Komandantiak zer?
- Etorri zonan, “¿Qué pasa? Pues esta no se qué…” “Yo sí, yo le di”, baiñe nik emun jutsat esanda, zegatik eze beti ate onduan jartzen zuan eta derrigorrian ikutu biher juan hortxe, eta esan nutsan: “dexkuidetan bahaz emungo dostat, e!”, eta emun nutsan eta "ala, ya está”. Esan jutsenan: “A, esan dusk horrek zer, kulpie heuk euki dok falta baittuk hor”.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia