Arrasate (Gipuzkoa)

Bi neskameren artean, nagusiei egindako gaiztakeria

Bi neskameren artean, nagusiei egindako gaiztakeria <p>Etxeko nagusiak ahizpa Madrilen bizi zuen. Mutikoak jaunartzea egin behar zuela eta, Madrilgoak etorri ziren eta ez zeukaten denak mantentzako lain jenero. Eurak ere goseak egoten ziren. Madrilgo neskamearen eta bien artean egindako gaiztakeria azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko nagusiak ahizpa Madrilen bizi zuen. Mutikoak jaunartzea egin behar zuela eta, Madrilgoak etorri ziren eta ez zeukaten denak mantentzako lain jenero. Eurak ere goseak egoten ziren. Madrilgo neskamearen eta bien artean egindako gaiztakeria azaltzen du.

Transkripzioa

-Madriden euken famelixie, ba aizta bat han bizi zauen ta alargun geratu zan. Muxibarko Txuluen koiñetie. Geratu zonan alargun eta juan zittunan ha zainketan bi aizta, eta han bizi zittunan, eta ba Primera Comunión in bihar jonan mutikuorrek eta etorri zittunan juniuen. San Inazio egunian ein biher jonen, eta bueno. Gero gerriak urten jonan eta handik etorri zittunan lagun asko eta danok manteniduteko biderik ez jauanan. Eta orduen zerak ein jonan, Madrideko kriediek ein jonan: guri emuten oskun esnie etor ekarrenien, ezta?, eta gero hoztu eta geraketan zan telie, natie eindde. Pentsa ein ze ein geuen egun baten, esniei zer ein guntsen: lastue sartu, esnie edan, eta ahuen ure hartu eta ure bota. Pentsa ein neurri barik zer. Hurrengoko goizien...
-Zelan nata azpixen ez zan ikusten...
-“Ene!” Baserrittarrak zera jaukenan izena, Joxepa, “Joxepak ze esne txarra ekarri duskun, ze pasau ete da?”. “Ze pasau...” . Aillegau in gintzonan. Bueno ba nik ez jakiñat zetatik akordau jakon edo lehenao eindda euken edo niri lastorik eta holako gauzarik ez jatenan akordau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia