Arrasate (Gipuzkoa)

Neskame zela, gose zelako egindako gaiztakeria

Neskame zela, gose zelako egindako gaiztakeria <p>Neskame egon zenean zeraman bizimodua azaltzen du. Goseak egoten zen; eta, behin, harategitik okela erosi zuenean, bat beretzat gorde zuen. Nolanahi ere, nagusia jabetu egin zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskame egon zenean zeraman bizimodua azaltzen du. Goseak egoten zen; eta, behin, harategitik okela erosi zuenean, bat beretzat gorde zuen. Nolanahi ere, nagusia jabetu egin zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ba zan kale etxie, komedorie, han bazkaitten geuen ta zera. Ta ha garbittu ta hango lanak eta kuartobaiñue ta zerak ondo ipiñi eurak jaiki baiño lehenao. Eurak juaten zien beratzietako mezetara. Eta bueno, etorten zien eurak, armozetan jonen eta nik itxoin bihar izeten naxonan esnedune etorri arte. Eta esnedune etorten zanien armozau eta ia esta, harek emuten joskunan katilluan eta ya esta.
-Esnie, besteik ezebe?
-Kafesnie zerakin, ogixakin.
-Azukrie bai?
-Bai. Baiñe neu be izengo nintzen, baiñe ba... gaiztokerixek eitteko. Hori da inozentie izetie, baiña ein neuen egun baten hiru lauren filete karnezerixatik erosi ta filete bat ostu.
-Euretako?
-Bai. Eta zerien gorde, esterapeien. Ta juan nintzenien ba zela falta zan; zela, ez dustiela emun ondo. A ba juango nintzela. Bueltan hartu zerien, juan karnazerixara, Marianokin egon, Mariano karnazeruanian zonan da, Marianokin egon barriketan, etorri tta, “barkeske eskatu dost, ez dala akordau ta”. Ya esta.
-Azpitik hartu eta...
-Bai ba. Ipiñi...
-Konturatu zan?
-Bai, eske baiña zeu ez zara konturaketan zer ein dozun argi euela falta zana! Baiña iñozentia.
-Gosia bazeukazun zeoze ein bihar, ondo urtetzen bazeban...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia