Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriko lanak; baserritarren arteko harremana

Baserriko lanak; baserritarren arteko harremana <p>Ingurua asko aldatu da. Lehenago, laborea hartzea izaten zen guztia: garia, artoa, eta abar. Auzo oso berezia; zein baino zein langileagoa. Elgetar baten eta antzuolar baten arteko kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-045-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ingurua asko aldatu da. Lehenago, laborea hartzea izaten zen guztia: garia, artoa, eta abar. Auzo oso berezia; zein baino zein langileagoa. Elgetar baten eta antzuolar baten arteko kontuak.

Transkripzioa

-Ta hau inguruau zelakua zan? Zeuen basarri ingurua ta... asko aldatu da?
-Ingurua aldatuko ez zan ba? Zihero! Lehen izeten zan, laboria izeten zan dana, jenerua hartzia izeten zan. Lehen zan garotia eta labrantzia ondo erabilttia. Eta hau auzoau oso ona zan. Laboria hartzeko mundiala zan auzo hau. Gero gobernau be espezial. Auzo dana zan jende langillia. Parebaia langillia jendia, e! Eta batak baino bestiak hobia hartzen...; baiña zelako afana!
Tomasa: eta zelako gari pilak hartzen zien!
-Zelako gari pilak uste dozu hartzen ziela? Guk terreno gutxi samar, baiña terreno asko zeukanak ba igual hirurogeta hamar anea gari eta beste halako bat artua. Eta baten etara zeben Elgetako ganadero batek eta hemengo ganadero batek: "Zela, bizimodua zela eitten dozue zuek?", preguntau otsan Elgetakuak. Eta "Esnetaik-eta eitten dozue?", eta "Ez, guk sekula be ez; sekula be esnetaik ein eta. Zeuk?" Eta, pojj, berak asko, Elgetako horrek. Eta Antzuelako horrek esan otsan, gure auzokuak esan otsan: "Ba guk lau behi, idixak eta berrogei ardi jauzkau; berrogei bat ardi inguru hori, hor ibiltzen dok." "Eta bizimodua zela horrekin bakarrik, esneta barik?" "Behintzat aurten'e hamar milla errial kaja ahorrosera eruan jittuat", seguru. Eta bestiak: "Hi! Ni baiño gehixao haiz" esan ei otsan, "Ni baiño gehixao haiz orduan" esan ei otsan. Bera ez zala aillegau. Esneta haundixa eta bai, baiña bera ez zala aillegau. Baiña honek, hamengo basarrixak hartzen zittuan hirurogeta hamar anea gari igual, eta harek batez; eta beste halako bat artua. Eta gero intxaurra, gaztaiñia, eta diru asko hartzen. Eta hamar milla errial aurreratu hemenguak, eta Elgetakuak zero. Hori ferixan etaratako [parabolia?] da hori, ferixa baten, eren artian.
-Ez zan normala izango baserri batek hainbeste diru kaja ahorrosera eruatia?
-Hamar milla errial eruatia grabia. Hamar milla errial orduan..., ezta..., gaurko "dos mil quinientas" ez da asko, baiña orduan hamar milla errial asko zan, asko, asko, asko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia