Mallabia (Bizkaia)

Mallabiko antzinako kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-005-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Antzina gertatutako ipuina.

Transkripzioa

Iñusiñako Basilio Goitta boleta etortze suan, Goittako posu onda. Traperue sestue itxi Otzoneko landabarreneko orma gaiñien da Iñusiña trapuik dauen ala es jakitten da Basilio beeti(k) gora.
Ak traperuk sintture barrixek eta erabilttte(n) jittuan da Basílliok jakin selan erabiltte(n) sittun.. Errekistau jutzek beeti gorutzien sestuoi tte sestuan ondarrien sintture barrixek topau. Lotu gerrixen da, ara!
Gero Úxarteko osabie ta kuadrillie juntaittuk eta:
-Iño, sinttture barrixe be baukesu.
-Amak ekarristen atzo Durungotik.
-Joño, Mari Josepak ekarriotzu?
-Bai, amak ekarriste.
-Baitte dotorie!
Baebillan sintturias da etorriok traperue bueltie eindde. Sintturian paltie artu jok eta igerri ak.
Atrapau jok traperuk eta sapusteko kontue. Bertan kolpe ei(n) jutzek eta Bixenti Ortusar beeti(k) gora, Traakora. Ak goiko bidetik:
-Et, et! Geu be emen gaittuk gero!
Orduntxe Basilio librau. Traperuk orduntxe ainddu, bestelan apurtze(n) juan bertan. Sintturie kendu eta itxi juan sintture barik.

Egilea(k): Pello Mugarza (Orraittio Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia