Arrasate (Gipuzkoa)

Musakola auzoa nola aldatu den

Musakola auzoa nola aldatu den <p>Garratz baserrian jaio zen, Musakola auzoan. Euren etxe inguruan lehen baserriak besterik ez zeuden, baina orain industrialdea eta Iberdueroko transformadorea dituzte aldamenean. Auzoko baserriak izendatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-039-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garratz baserrian jaio zen, Musakola auzoan. Euren etxe inguruan lehen baserriak besterik ez zeuden, baina orain industrialdea eta Iberdueroko transformadorea dituzte aldamenean. Auzoko baserriak izendatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta kalian jaio ziñan?
-Ez, baserrixan.
-Nun?
-Garratzen.
-Nun dago?
-Hori baserrixori dao ba oin ein daue zera, baiñe zeretik Ber... zatozela, Musakolako auzuan, entre San Prudentzio ta Zigarrola. Horren aurrekaldien dao oin industria eta aldamenien dauko zera, Ibarduero. Lehen baserrixak zien bakarrik, baiña oin dao dana industria. Bera da baserri bakarrik.
-Zu umia ziñanetik asko aldatuko zan inguru hori.
-Puf, dana! Lehen ez zan, baserrixa ta kitto. Baiña oin noberan baserrixa zan lekuan be dana dau, ba zela gu errenteruek giñen, saldu ein euen lelengo zererako, zela da hori, autobusen garajie ein euen, eta gero ba fabrikak, bi edo hiru fabrika daz aldamenien, eta bestaldera (Iberdrolako) trasformadoria.
-(…) Herrixe osua aldatu da.
-Herrixe eta auzue dana (aldatu da), auzuen ba ez dau baserririk ia. Gero zan ba baserri asko, ein daue Eroski, ein dittuen fabrikak eta han bizi garen baserrittarrak… gu bai oindion, Zabaleta be bai, baiña Zabaletak be ez dauko ezer, eta Ibardrola eta bestaldera dauko -ez jakiñat zela esango utsien zerari- fabrikak, hiru fabrika.
-Zenbat baserrirekin akordatzen zara?
-Lehen? Ba giñen gu geure parajien geu, ez da, hola, eta gero aldamenien Zabaleta. Gero aurrekaldien Olatxo, eta harutzatxuau Omu, eta harutzatxuau Kataide. Hola. Eta oin hori danori da industria. Eta gero hola beherutz goiazela Bergarutz, errebuelta bat pasau ta eozen bi baserri; Artzubin oin zeroi ein daben lekuan, autopistan zerori, han eozen baserri bi. Eta beste bat honutzatxuau hiru. Eta gero Arruena, bi etxekue. Eroskigaz hori desaparezidu zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia