Durango (Bizkaia)

Aguazilak

Aguazilak Gerra aurretik, Agapito, Nicolas, Betiondo eta Jaio ziren aguazilak. Gerra ostetik Pelaio gogoratzen du. Bere lagun bat atxilotu eta kartzelara eraman zutenekoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-067 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra aurretik, Agapito, Nicolas, Betiondo eta Jaio ziren aguazilak. Gerra ostetik Pelaio gogoratzen du. Bere lagun bat atxilotu eta kartzelara eraman zutenekoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aguazille?
- Bai.
- Bai, bueno, konserjie, aguazille zan Agapito. Udaletxien euken bizimodue edo etxie.
- A, hori!
- Gero be ba eukien, eukin dabe hor…
-Zer egon zan, aguazil bakarra Durungon?
- Ez! Gehidxau bebai, hiru edo lau. Nicolas ta, Betiondo ta, Jaio ta…horrek bazien. Orduen eitten otsunien zera, jo, aiñeketan! Ta gerra ostekuek be bai, e! Pelaio ta, gu grupoan kantetan edo tabernan alboan ta inguruen, ta ojo, buf! Ixilik eta kanpora!
- Baina multarik eta ez?
- Multarik ez. Ba nire lagun bat sartu abien kartzelan be bai. Kartzelie euen han udaletxien. Zegaittik? Ez dakitt zer armau aban, edo dana dalakue, baia sartzen abien. Ta jefien anaidxen lagune zan, ta hurrengo egunien nobidxie euken Etxandietan, ha zuk ezetuko ziñun? Betiloa Etxandietan ezkondute Juanitaz.
- Ez daitx ba, igual bai.
- Semea: Holan buru handi bategaz.
- Joder, harek han txokue be eindde auken, ganekaldien ein aban, hil zan gidxajue. Ta esautsen goizien: ¡Beti, vete corriendo y métete allí en Etxanditas”, esautsen jefiek, ta aiñeketan.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia