Durango (Bizkaia)

Bonbera, probalekua, futbol- tenis-zelaiak...

Bonbera, probalekua, futbol- tenis-zelaiak... Orfeoiak Bonberan egiten zituen entseguak; Bonbera anbulatorioan zegoen. Berrioren ortuak ere bertan zeuden. Gerra aurretik lur horietan mitinak egiten ziren. Laminazioa dagoen tokian probalekua, futbol-zelaia eta tenis-zelaia zegoen. Eta Laminazioa eraikitzerakoan, probalekuko harriak Berrioren lurretara eraman zituzten eta han eraiki zuten probaleku berria. "Arregi kateak" lantegia ere ezagutu zuen bertan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orfeoiak Bonberan egiten zituen entseguak; Bonbera anbulatorioan zegoen. Berrioren ortuak ere bertan zeuden. Gerra aurretik lur horietan mitinak egiten ziren. Laminazioa dagoen tokian probalekua, futbol-zelaia eta tenis-zelaia zegoen. Eta Laminazioa eraikitzerakoan, probalekuko harriak Berrioren lurretara eraman zituzten eta han eraiki zuten probaleku berria. "Arregi kateak" lantegia ere ezagutu zuen bertan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bonberan.
- Bonberan?
- Bonberan, bai.
- Hori nun euen? Esplikau pixkat.
- Bonbera dau, ospittela? Oin ein dien obrakin-ta ha pendiz bat ein da ba kalien, Bittoridxako kamiñuen? Hor “iba a ser crematorio o no sé, para recibir los muertos, pone allí eso”. Eskillara bat, hortxe euen Bonberie. Ta gero euen “La Huerta de Berrio”.
- Berriona, bai.
- Hor ein dienak, oin Barandiaran dan kalie zan, besteraiño zan. Gero han kalien kamareruek eta eukezan etxiek, oin anbulatoridxue eta danak etxe bajue ta txaleta, ta han terrenuek eukiezan. Hor ez zeuen pasoik, hor geratzen zan, ta hori demandie horrek kamarero lagune zan, ardauetan ta, ta txaleta eukien ba hortik pasoik ez eukelez, ba ibil zen hor demandan. Ta ez eutsien edifiketan ixten, ta gero ba konpondu zien Berrioko, La Huerta de Berrio esaten jakona. Hor mitiek -eta ein die, lehen nazionalistak gerra aurretik ikusiot nik fotografidxa bat.
- A, bai?
- Bai. Hor gero laminazinuen euen probalekue, kanpo-fubola ta laminazinue, kanpo-fubol “y pista de tenis, y esto”, probaderue. Gero laminaziñue ein zien. Laminaziñuek oin dauzenak ofiziñak? Han zan probalekue. Gero euen tribuna bat harautik, orduen horrek Olaldenak zien, “Ramón Olalde y familia”. Aberatsak, oin be txaleta han badau ba Kurutziagan eindde, ein dabe ba? Harek ortuek danak zien “hasta” trenbideraiño, gero laminaziño sozidxo sartu zan ta hor. Gero kanpo-fubol lelengo pabelloie ein abienien geratu zan ta biherrien hasi zien ta atxikau ein abien kanpo-fubola, ta gero ba alemaneri emon eutsen ta juen zien Tabirara.
- Joan zara Berriotik haraiño, baia bueltatuko gara Berrionera eta zuk…
- Bai, nik Berriotik ein abien, esan gure izen dot, jungo gara horra, baia zozeaittik jun da. Probalekue euen han ta gero hori laminaziñue ein abienien hango harridxek ekarri zien hor Berrion estora, ta hor probalekue egon zan gero. Probalekue zan hor. Bikandi, Bar Bikandi entzunde aukozu? Bueno, ba hori zan saltserue. Hor probelekue egon zien, urte asko ez zien ibiliko. Baia horrek harridxek handik ekarri zittuen, Bonberien onduen.
- Atzekaldian zuk ezagutu zinun Arraibiren fabrikie?
- Joder! Harek katiek euezanak eindde? “Unas cadenas para barcos”, gero Bicinaik be Otxandidxon eitten dittu, oin be, horrek gero “a Las Arenas” jun zien. Ta gero hor montau abien, erosi aben [Inso] fabrikie, ta gero saldu abien ta hor etxiek ein die. Harek danak, ortuek be, baldosiñek han frantsesen onduen euken terrible. Baldosiñen horrek baldosak? Horrek eittem zittuen, baldosiñek.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia