Durango (Bizkaia)

Hodiak karramarroz beteta

Hodiak karramarroz beteta Karramarro asko egoten zen lehen eta San Antoniotarako gordetzen ziren. Jose Biritxinaga izeneko batek zakukada bat karramarro batu zuen, eta zakua apurtuta hodi (tuberia) guztiak bete ziren karramarroz; Abadiño guztia ur barik geratu zen. Isuna ordaindu behar izan zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-077 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karramarro asko egoten zen lehen eta San Antoniotarako gordetzen ziren. Jose Biritxinaga izeneko batek zakukada bat karramarro batu zuen, eta zakua apurtuta hodi (tuberia) guztiak bete ziren karramarroz; Abadiño guztia ur barik geratu zen. Isuna ordaindu behar izan zuen.

Transkripzioa

- Ta hor anekdota bat euen, Jose Jose entzutie ez dakit dekozun, Biritxinaga? Orduen kangrejuek, kangrejo asko euen hor ta San Antoniñuetan kotizeu eitten zien. Bakizu San Antonino zanien, “el trece y el catorce”, San Antonio Txiki, orduen zanien. Por ejemplo, hor Txomiñen parrie zan, harek mahaidxek ez zeñuzen ezetuko zuk, ez. Baina hor zerbezie zan, jo! Denbora ona zanien, egun bi egoten zien halakuek ta horrek Txomiñek, Goikoleak, jolin! Pozik egoten zan, ba orduen “jarra de cerveza”, baserittarrak, ta horidxe. Ta kangrejuentzako Bikandidxek eta erosten eutsen, ta…
- Atzekaldien be euken han ipinitte…
- Han etxien bai! Etxien be bai aska bat, handidxe. Ta horrek, Jose Josek, Biritxinagak, ba eukitten aban. Ta hor deposittuen euken ate bat burdiñezkue, baia kandaue apurtute, ta oillotokidxe euken gure tiok-eta, han egun gehidxenetan pasetan giñien. Ta horrek sartu aban zaku baten kangrejuek, zaku baten, ta sartu aban han eukitteko hilebete arinau edo hamabosta, ta ez dutse apurtu zakue! Ta zebolletie eukitten dau, horrek urok, ez deitten zikiñe juen edo gitxiau, baina apurtute euken ta kangreju guztidxek tuberidxetatik, ta Abaiño ur barik! Ta gero juzgeutik eta, ba gero multie euki aben. Horreri Bikandidxeri bakizu zer, Periko Txiki entzutie ez dekozu? Periko Txiki, hor Arandidxakue, baia Madalenan bizi zan. Ta hori be kangrejerue zan, ta holako jittanue zan, ta horrek /saltzutsen/ saltzen utsen Bikandiri horra askara kangrejuek ta gero errekatik sartzen jakon, ta ostu eitten otsen.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia