Durango (Bizkaia)

Industriaren gorakada: dirua

Industriaren gorakada: dirua Baserritarren dirua ez zetorren pinuetatik. Pinudiak duela 100 urte pasa landatu ziren artzainen haserrea sortuz. Lehen basoetako Ira zen nagusi, baserritarrek behar utelako. Dirua fundizioek eta ostantzeko lantegiek ekarri zuten herrira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-062 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Baserritarren dirua ez zetorren pinuetatik. Pinudiak duela 100 urte pasa landatu ziren artzainen haserrea sortuz. Lehen basoetako Ira zen nagusi, baserritarrek behar utelako. Dirua fundizioek eta ostantzeko lantegiek ekarri zuten herrira.

Transkripzioa

- Bai, piñuetatik, piñuetatik. Piñuek gure familidxan, gure aitte administradorie zan lau basarridxena Berrizen ta piñuek haridxek sartu zittuen lelengo-lelengo hil aurretik. Gure osabiek eta gure amenak eta be berak sartu abezan. Nik piñuek baso bat deket…hiru piñu aldiek kendu otsana bebai, osea, piñuek hamen sartu zien ehun urte baiño gehidxau, ehun urte bai. Ta horrek ba batzuk pastoriek kontra zien, rebañuek piñuen ba, ta propietaridxuek ba piñue gurien. Gero, lehen idie zan hamen neusi basarriko kortarako, oin danak libre dauz horrek, kortak beste modu batera dauz-ta. Ta dirue ba, fundiziñuek euezan, Olma, esan dozun lez, Olma. Gero, Ortiz de Zarate, San Miguel, gero hor Izurtzan be baeuen ederra. Ta gero barridxek, kooperatibak San Rokekue, Funbarri, San Antonio, han kanpo de fubolien, ta horrexek. Ta gero, ba ostantzeko industridxak be, ferretera ta baeuzan, Mendizabal be bai. Mendizabalek seirehun obreru eukezan. Gero, ba taller txikidxek, bai, mobimentue baeuen.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia