Durango (Bizkaia)

Berman hodia

Berman hodia Durangoko Dolibak-eta ekarri zuten Berman hodia Alemaniatik. Lehengo etxeetan instalazio denetan Berman hodia erabiltzen zen; gerora plastikora pasatu ziren. Hortik sortu zen Odi-bakar lantegia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Durangoko Dolibak-eta ekarri zuten Berman hodia Alemaniatik. Lehengo etxeetan instalazio denetan Berman hodia erabiltzen zen; gerora plastikora pasatu ziren. Hortik sortu zen Odi-bakar lantegia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eske alemanak, Doliba eta, gerra eurretik euezan. “El Tubo Berman” ekarri abien horrek, etxietan lehen Tubo Bergmana eitten zan instalaziñue.
- Ta hori zer zan, tubo Bermana?
- Ba Tubo Bergman pues, o sea, euken txapie fin-fine, laminaziñuen eitten da eta barruen “como brea”, ta handik euen konduziñue. Gure etxiek eta holantxe eindde dauz, gero plastikue sartu de. Horrexaittik lehen Tubo Bermana eukena plastikure pasau die.
- Ah! Horraittik gero Odi-bakar-eta.
- Bai ba! “Material aislante”. Ta Dolibanen, zuk alemana, oinguek ezetzen dozuz?
- Ricardo.
- Ricardon aitte ta ama ezetzen nausean, ta bizi zien Oñatenien, ta bizikletak eukiezen. Ordun holako edadeko jentie ba, horrek hirurogei urte-edo aukezan, bizikletan ibiltten zan, ta atentziñue deitzen abien. Horren aittek, e! Aitte-amak. Ta Doliba euen, zan sozidxo Blascoaz, Blasco entzutie Euban be baeukien Tubo Bermana. Ta gero horrek fundau abien Odi-Bakar, Gisasola, Aizpurua y Doliba. Gisasola ta Aizpurua koiñetuek zien. Gisasolan etxiek-eta, han Hotel Kuruziagan? Harek etxiek? horrek Gaztarbenak zien, ta horrek gero errenteru egon zien, ta gero uzabatu zien. Ta Aizpurua bizi zan Kafe Lapiko? Oin Bankinter dauen, hor bizi zan. Ta Dolibak erosi abazan horrek txaletok, San Rokekuek. Bata zan Soloaga, Soloaganak, inprentie-ta eukienak, eta horrek filipinuek zien. Matuten moduen, filipinos, filipinos be jende asko euen diruek eiabiezen, etorri zien.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia