Eibar (Gipuzkoa)

Boom industriala; etorkin galiziarrak; langileak kale betean

Boom industriala; etorkin galiziarrak; langileak kale betean <p>Boom industriala egon zenean Galizia aldetik jende asko etorri zen, baina guztientzat zegoen lana. Gainera, ordu estrak sartzen ziren diru gehiago irabaztearren. Langileak lantegietatik irten edo sartzen zirenean, manifestazioa ematen zuen. Sirena. Langile guztiak mahoizko arropekin. Alfa-ko langile bakoitzak zenbaki bat zuen; bera 705a zen.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Boom industriala egon zenean Galizia aldetik jende asko etorri zen, baina guztientzat zegoen lana. Gainera, ordu estrak sartzen ziren diru gehiago irabaztearren. Langileak lantegietatik irten edo sartzen zirenean, manifestazioa ematen zuen. Sirena. Langile guztiak mahoizko arropekin. Alfa-ko langile bakoitzak zenbaki bat zuen; bera 705a zen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Zu, gaiñera, orduan, sasoi hartan, hamen be boom industriala, ez? Osea, aujia egon zan ekonomixan…
- Bai, zan urtiak… galleguak etorri ta etorri ta…
- Orduan, biharra…
- Asko. Danendako. Danendako. Ta orduan eitten ziazen, ba, ordu estrak-eta, eta mundu guztiak dirua, ba, fresko-freskua, gastatzeko eta danerako.
- Hori, ez? Hemen askori entzun detsau “la ciudad del dólar” eta…
- Bai, horretxeaittik zan. Bihar asko zeuan. Orduak ein, ta gero estrak. Ta estrak, ba, irabazten zan asko. Irabazten badozu asko, ba, gastatzeko be gehixao dakazu. Hori normala. Holaxen zan. Bai. Ziazen… bueno! Hamabixetan ta ordu bat… Hamabixetan urten eitten zan taillarretik. Manifestaziño bat kalian. San Andresen? Badakizu zenbat persona?
- Zenbat bihargin zekazen orduan Alfak gitxi gorabehera?
- Ba milla edo eukiko zeban, edo ez dakit nik.
- Bueno, asko, ez?
- Bueno, milla igual ez, baiña asko. Zekaun numeruak. Ni nitzan 705.
- Goguan dakazu.
- Bai. Hori ez da ahazten. Hori ez da ahazten. Ta ordu bat eta erdietan berriro beste manifestaziño bat. Badakizu zenbat jente? Ta gero horretxeaittik kanbixau ein zeben geruao… orduak… ordu laren batzuek lehenao edo… Eske zan…
- Eta, gaiñera, sirenia joten zeban.
- Sirenia, sirenia, ta danak.
- Bai, gaiñera, hori, Alfa, bestetik GAC-a, eta…
- Alfatik gero atzerao La Star ta Valenciaga-ta zeuazen ta San Andres kalia zan prozesiño bat! Prozesiño bat, e! Jentia…!
- Ta, orduan, gaiñera, buzuekin, ez, gehixenak?
- Bai.
- Osea, mahoiz jantzitta…
- Danak. Danak mahon jantzitta, danak. Harek ziazen urtiak guretako onak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia