Eibar (Gipuzkoa)

Musika-banda Untzagan; Rialto kasinoa

Musika-banda Untzagan; Rialto kasinoa <p>Untzagako plazako kioskoan musika bandak jotzen zuen eguenetan eta domeketan, uda partean. Aratusteetan Astelena frontoian. Ibarkurutzeko Rialto kasinoan ere egoten zen dantza data zehatz batzuetan. Orkestrak egoten ziren. Nolakoa zen kasinoa. Jaten ere ematen zuten. Mutilak "mesedez" esanda etortzen ziren dantza eskatzera.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Untzagako plazako kioskoan musika bandak jotzen zuen eguenetan eta domeketan, uda partean. Aratusteetan Astelena frontoian. Ibarkurutzeko Rialto kasinoan ere egoten zen dantza data zehatz batzuetan. Orkestrak egoten ziren. Nolakoa zen kasinoa. Jaten ere ematen zuten. Mutilak "mesedez" esanda etortzen ziren dantza eskatzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Ta zelan izaten zan? Edo ze egunetan egoten zan bailia hamen Untzagan?
- Normalian karnabalak… Bueno, Unzagan, plazan, eguenian ta domeketan. Uda partian, e! Ta kanpuan. Osea, kioskuan bandia ta… eurixa eitten bazeban be, ba, guardasolekin dantzan. Ta gero itxitta, ba, frontoi Astelenan, karnabaletan. Gero kasinuak zeuazen Ibarkurutzian, baiña dantzan-ta izaten ziazen fetxa konkretuak, ba, San Juanak, karnabalak eta… ez dakit ze beste… fetxak.
- Hor Rialtua be egongo zan.
- Rialtua. Horixe zan kasinua, Rialtua. Baiña behetik ez…
- Ez, Ibarkurutzian pentsau dot “Casino Artista” esan dozula.
- Ez.
- […].
- Ez, ez, “Casino Artista”ez zan… Ez, dantzan “Casino Artista”n ez. Rialtua. Rialtua zan… bankua dao oin. Ze banko da?
- Bai, han goixan daona?
- Goittik, goittik. Goittik, goittik. Bai, kasinua zan. Kasinua zan.
- Kasino moduan…?
- Bai, “Casino”, “Casino Rialto”. Bai. Politta, gaiñera, e!
- Bai? Zelakua zan? Gogoratzen dozu?
- Bueno, ez dakit holan e… baiña oso politta zan. Eta jaixak eta dantzan ta… politta.
- Anbientia egoten zan.
- Bai, bai, politta zan. Eta emoten zeben bazkarixak eta gauzak be bai.
- Bertan, e?
- Bai, bertan. Bodak be bai. Momento batzuetan, e! Ez dakit ze urtetan, baiña bai, bodak be bai. Bai.
- Eta hor, gaiñera, egoten zian grupuak jotzen, ez?
- Bai, bai, bai, bai, orkestak.
- Orkestak?
- Orkestak, bai.
- Eta ze izaten zan beti orkesta bardiña edo…?
- Ez, berdiña ez zan izango usten dot, e! Ez naiz akordatzen, baiña ez, izango ziazen diferentiak. Bueno, Untzagan ni akordatzen naiz gramofonuakin be bai. Baitta.
- Bai, e?
- Bai.
- Hori zer, uda partian?
- Bai. Altaboz batzuekin. Baiña normalian bandia. Bandiak joten zeban.
- Banda munizipala.
- Bai.
- Eta gero Astelenan-eta izaten zianian, ze…?
- Orkestak.
- Orkestak be bai?
- Bai, orkestak.
- Eta orduan afiziñua, ez?
- Onbre!
- Musikarako afiziñua ta gero dantzan eitteko be…
- Normala! Gaztia izanda, ez da egongo, ba? Normala!
- Ligatzeko aukeria be [orduan egongo zan]…
- Hori ba!
- Eta zelan izaten zian kontu horrek? Ze etortzen zian, mutillak…?
- “Mesedez” eskatzera. “Mesedez” esaten zan. Neska bi dantzan, ta bi mutil etortzen ziazen ta “mesedez”. Bai ala ez… Dantzan eitteko. Segun.
- Ta kalabazak be emoten zian, ez?
- Asko! Holaxen zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia