Donostia (Gipuzkoa)

Apaizak

Apaizak Apaizari opari asko ematen zitzaizkion. Apaizak: don Basilio, don Balentin, don Fabian...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Apaizari opari asko ematen zitzaizkion. Apaizak: don Basilio, don Balentin, don Fabian...

Transkripzioa

-Ta lehen apaizari gauza asko ematen zitzaion, ez?
-Bai. Nei apaizak…
-Arkumia ta…
-Arkumeik ta holakoik guk ez diyou eman…
-Baiña batzuk igual…
-Bai, emango ziyoen, noski. Emango ziyoen. Nik apaizak ezautu nitun baatzakin, atxurrian. Nik hala ezautu nitun.
-Eta ze apaiz ezautu zenitun zuk? Nola zuten izena?
-Ne apaizak, nik ezautu nunak, batek don Basilio, nei eskola eakusten o zean ibiltzen zana. Haren arreba, bai, anayak. Ta bestia… nola zun izena? Ahaztu´e in xaixkit! Don Basilio, ta ez dakit ba bestia nola zan. Igeldon bertan hil zan, gaiñea. Ez dakit… ez naiz ba goatzen. Geo hurrena zan, Antiguoko hua´re egondu zan… Don Balentin Antiguokua ere egondu zan batzu… denboa pixka batian. Geo hurruna don Fabian. Don Fabianek urte asko pasa zitun. Ta geo hurruna oain pasa dian bi hoik /biyoik/, oaingo bi hoik /biyoik/. Oain hirugarrena, ez dakit hau ze izango deun.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia