Donostia (Gipuzkoa)

Eskola

Eskola Eskolara gutxi joan zen, denera 40 egun ere ez, maistra zahar batekin. Ez zen zorrotza. Mutilak eta neskak denak batera, adin ezberdinetakoak. Damaxa zen maistra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-062-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolara gutxi joan zen, denera 40 egun ere ez, maistra zahar batekin. Ez zen zorrotza. Mutilak eta neskak denak batera, adin ezberdinetakoak. Damaxa zen maistra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu eskolara jun ziñan?
-Nik eskolan berrogei eun pasa gabiak izango ditut. Juntatu eunek, eta berrogei egun pasa gabiak izango ditut, ez det bate gezurrik esango, e! Nik berrogei eun pasa...
-Eta, e, han maistra…
-Maixtra xahar bat genun.
-Nola zun izena?
-Ez dakit ba, umia, ezin dizut esan.
-Ta ze, zorrotza… zorrotza zan, ala?
-Ez, nekin behintzat ez. Nekin ez zan […]. Egiya esan, e. Bazekin nere berri ta. Ez zan izandu.
-Jende asko egongo zan ez zana juten, baserriko lanak…
-Bai, eta garai hartan gaiñea mutillak eta neskak danak baten ibiltzen zien.
-A bai, e?
-Nere gazte denboran bai.
-Ta adina? Adin ezberdiñetakuak elkarrekin?
-Bai.
-Bai?
-Ordun bai, ordun bai. Damaxa zun izena, hara, oaintxe goatu zait, Damaxa. Xar-xar bat, flaku-flaku bat. Soltera zan, gaiñea.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia