Donostia (Gipuzkoa)

Bataioa eta besoetako haurrak

Bataioa eta besoetako haurrak <p>Besoetako lau haur ditu; lehenengoarekin, zapia, kandela eta ogia eraman zizkion apaizari. Ama normalean ez zen bataiora joaten: ama pontekoa eta inudea joaten ziren. Denborarekin, dirua eskatzen ere hasi ziren apaizak bataiorako. Azkenengoa, berriz, debalde.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Besoetako lau haur ditu; lehenengoarekin, zapia, kandela eta ogia eraman zizkion apaizari. Ama normalean ez zen bataiora joaten: ama pontekoa eta inudea joaten ziren. Denborarekin, dirua eskatzen ere hasi ziren apaizak bataiorako. Azkenengoa, berriz, debalde.

Transkripzioa

-Eta bautizatzeko umiak, bazeon e… ze iten zan, elizara..?
-Nik baitut lau, bataiyatuk, lau, jasuak, ne besotakuak.
-Lau?
-Ba lau. Ta lendabizikua bataiyatu nuna… eman behar izaten zan elizara apaizai paiñelua, zea, kandela eta ogiya.
-Ogiya?
-Ogiya, ogi ttiki bat, goguan det. Lendabizikoa bataiyatu nunian haikin bataiyatu nun. Biarrena bataiyatu nunian esan zian dirua bihar zala, diruba. Milla peztako bat eman nun nik ordun. Hurruna, hiruarrena bataiyatu nunian, Antiguon zan, ta Antiguan harek´e diruba eskatu zian. Diruba eman niyon. Eskatu zuna eman in niyon, ixil-ixilik. Hirugarrena batez, ezer be.
-Ezer be?
-Bai.
-Orduan, nola aldatu dan, ezta?
-Bai.
-Eta lehenengua Igeldon izan zan?
-Bai.
-Igeldoko…
-Bai, Igeldon bataiyatu nun.
-…elizan?
-Elizan, lendabizikua hor bataiyatu nun.
-Eta ama juten zan ala…?
-Ondo baldin bazeon, baiño “en general” ama… ama “en general” oyetik jaikitzen ta zean hasi baiño leheno bataiatzen genun guk behintzat. Ama ez, ama ez…
-Orduan juten zan…
-Amandria, amandria… umia jaso bihar zuna eta iñuria izaten zan. Iñuria, umia eaman eta ekarri harek iten zun, iñuria...
-Eta iñudia nor izaten zan?
-Eozein! Geok nahi genuna! Horko andria’re hola ibiltzen zan, ta izeba´re hola ibiltzen zan, ta eozein. Eozein, iñuria eozein.
-Eta bataiyua ze izaten zan, oso goiz ala…?
-Esaten zuen garaiyian, atsaldian…
-Goizian ala…?
-Eguardin igual, atsaldian igual. Garai hartan bataiyua hoixe…
-Igeldon?
-Hoi bai, Igeldon. Nei behintzat hala tokatu zait. Igual.
-Ta ogiya zer zan, apaizandako? Ala bedeinkatu iten zan ala...?
-Apaizai ematen zitzaiyon, nik ez dakit ze iten zun harek! Hoi ez dizut esango. Paiñelua, kandela eta ogiya. Lehendabizikua bataiyatu nunian, jaso nunian haik obligatu zixkian ta haik eaman nitun nik. Bigarrenguakin, berriz, esan zian diruba; neonek borondate [...] nuna emateko. Milla peztakua eman nun. Ta hirugarrenguan ez dakit zenbait, Antiguon zan ta han ordun... Antiguon, Cruz Rojan gaiñea, hemen, etxe hortan; o Cruz Roja ez, Matias o zer da... autobusak-ta parada nola iten due, zer da hoi? Nola dun izena... [...] Monjak-eta eoten dia behintzet. Hor, Antiguan zea ai zian, obra zeon. Ta hortxe bataiyatu nun, genun. Ta hor esan zian diruba emateko eta diruba eman nion. “Y el”... azkenekua, berriz, ez. Debalde. Igeldon. Hau... Igeldon.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia