Urnieta (Gipuzkoa)

Ama erditzen eta medikua aldameneko ohean zurrungaka

Ama erditzen eta medikua aldameneko ohean zurrungaka <p>Sekretuak izaten ziren umegintza eta sexu kontuak. Ahizpa txikiena jaiotzean medikuak amari esandakoa. Ama haurgintza minetan eta medikua aldameneko ohean zurrungaka lo.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-021-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sekretuak izaten ziren umegintza eta sexu kontuak. Ahizpa txikiena jaiotzean medikuak amari esandakoa. Ama haurgintza minetan eta medikua aldameneko ohean zurrungaka lo.

Transkripzioa

- Baiña nik ez nun, beste gaiñontzekuan arropak preparatzen zittula ta bai, hantxe eukitzen zittun txukun-txukun, hortan, hortan hala zan, ba jaiyotzen zaneako. Eta ordun, meikuba ibiltzen zala're bai, meikuba. Ta badakizu azkenekua ttiki hau Jexux hau izandu zan, nik hamazazpi urte nittun, ta nik, guk, ordun sekretuak izeten zian gauzak ikiarri. Guk, han nik behin'e ez nun aittu hitz berdeik eta holako gauzik, oain aitzen diran bezela neska-mutillak, ez dakit, han sekulan ez gendun, guk ez gendun ezer'e behin'e hitz ein, ez gendun. Oain bezela, sexue esaten duen bezela ta, nik etxe hartan behin'e ez gendun guk aittu, e. Oin esaten det, gu bi ahizpak bai, baiña han ez giñun guk sekula, oin ez giñun holako istorik eta ez dakit zer. Eta, hola, eta [...] nik ez dakit, ordun, o Donostin esniakin izango nitzan o ze nola izango nitzan eo, zea, [...], ta meikuk esan ziola, "neska, heorrek in biherko den ba" esan ziyola. Eta aldemeneko oyian lo nola jarri zitzayon meikuba. "Oaindikan denboa dakan, ta heorrek in biharra dakan" esan ziyola. Eta hemen nola aitzen zan istoriyok bai, hoik esaten zittun, eta hua beste oyian zurrunkaka lo.

Egilea(k): Eli Agirre

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia