Makea (Lapurdi)

Auzoak lehengo emaginak

Auzoak lehengo emaginak <p>Etxetan sortzen ziren haur guziak denboran. Medikurik ez zelarik, auzoko bat etortzen zitzazion amari haurra sortarazten laguntzera. Merezimendu anitz zuten emazteek, errekara haiek joan behar zutelako ur bila.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxetan sortzen ziren haur guziak denboran. Medikurik ez zelarik, auzoko bat etortzen zitzazion amari haurra sortarazten laguntzera. Merezimendu anitz zuten emazteek, errekara haiek joan behar zutelako ur bila.

Transkripzioa

- Garai horietan, etxean sortzen ziren, ez, haurrak, etxeetan?
- E.. etxetan sortzen ziren denak. Gure amak ez du medikurik izan haurraan ukaiteko. Lehenbiziko hiru haurrak sortüak dira auzo batekilan. Auzoa jiten zen laguntzerat eta bere ama ere han zuen. Eta auzoko emazteki hura deitzen ginuen "amaño" beti guk. Eta gero bosgarrena eta seigarrenaantzat, uste dut medikua ukan zuen.
- Eta auzoko hori, hortan aritzen zen etxe guzietan?
- Ez, ez, ez, auzoetan, auzoetan bakarrik.
- Eta haur aunitz hiltzen zen, ez, txikitan?
- Haurra amak beti bularrian hazi ditu ttikitan, eta gero, ez dakit, ez dakit nola pasatzen zen gure denboran. Gure amatxi’re beti han zen. Baserrietan biziki lagundüak ziren, amak, ez ziren bakarrik; bainan, denbora hetan bazuten izigarriko mereximendüa, gaixo amak eta amatxik, ez zen etxean urik, oino behar zen errekarat joan gure xuriketen eta, garbitzeko.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia