Makea (Lapurdi)

Emaztekiak barneko bai eta kanpoko lanetan

Emaztekiak barneko bai eta kanpoko lanetan <p>Emaztekiek lan anitz egiten zuten: haurrak zaindu, ogia egin, jatekoa prestatu, landetan aritu&hellip; Etxean ez zituzten produktuak Luhusoko denda batean erosten zituzten garai horretan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Emaztekiek lan anitz egiten zuten: haurrak zaindu, ogia egin, jatekoa prestatu, landetan aritu… Etxean ez zituzten produktuak Luhusoko denda batean erosten zituzten garai horretan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lan handia egiten zuten, ez, emaztekiek?
- Emaztekiek? Bai lana iten zuten, zeen eta etxia, baratzia iten zuten, etxeko laboria iten zuten, hasteko ogia’re erre zer… egiten zen. Lehenik jiten ziren eiherazainak, zure ogi-bihia edo zure arto-bihiak joaiten zuten eta gero irina ekartzen. Irin hura behar zen zetabatu, erraiten duzu, behar zen zahia kendu, hura’re ama ba ikusi dugu horren egiten. Eta gero, asteko ogia iten ziniin.
- Astero?
- Aste oro. Eta behar zinuen labia gorritu. Labia’re hura’re emaztekiaren lana zen.
- Ta gero haurrak artatu?
- Denak, bai, bai, bai, bai.
- Jatekoak ere?
- Jatekoa’re dena prestatu, bai, bai.
- Zer jaten zen garai hartan?
- Garai hortan ni oroitzen niz eta, etxeko gauzetaz haziak ginela. Ez zen gauza handirik erosten. Saltzen zintuen oilasko eta arrultze eta hoitarik etxian behar zena atxikiz, bainan… gero joaiten nintzan Luhusorat denda batetarat… arrultziak eta, joaiten gintuen, eta ordainez… eros, eta gasna’re saltzen ginuen, gasna ttipi batzu’re. Eta ordainez ordüan behar zirenak, olio eta xokolet eta kafe ta horik erosten zintuen, zure baratzeko eta, zure arrultzeen sariarekilan, gero ordaintzen ziren horiik.
- Ta gero zer saltzen, animaliak eta kanpora saltzen ziren horiek?
- Ba, ba. Sasoin batian bildots-sasoina baziniin, bildotsak saltzen ziren; guk haurrek baginiin ba bildots-sari bat urte guziez, baginiin bildots baten eta, dirua, ukaiten giniin.
- Ta ze iten zinuten horrekin? Altxatu?
- Altxatu, altxatu! Ta gero jalitzen ginen bakarretan dudarik gabe ba /duiaka ba/. Lurderat joaiten ginen, badakit, eta han “pélerinage” deitzen zen ordüan gure sakeleko sosarekilan erosten gintuen gauza batzuk, ta hola!
- Ta orduan, berriz, erran duguna hastian, emaztekien lana orduan jatekoa prestatu, haurrak artatu, ta…
- Eta landetan ere aritzen /artzen/ zen’e emaztekia, asko, asko! Ba, ba.
- Nork iten zuen lan gehiago, gizonek edo emaztekiek?
- Zer, kanpoko lana?
- Kanpokoa.
- Kanpokoa, bistan da, gizonek iten zuten. Gizonek ez zuten laguntzen etxeaan barnean. Bainan emaztekiak kanpoan eta barnian iten zuen.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia