Angèle Mendiburu Elizalde
Makea (Lapurdi) (1931)
Biografia
Makean sortu zen 1931ko uztailaren 10ean, Makea eta Luhuso artean den "Sendalepoa" (Zenderalephoa) laborantza etxean. Sei haurrideren artean laugarrena izan zen. Gero, hogei bat urterekin Baionara joan zen legegizon baten etxera lan egiteko neskato bezala. Etxe horretan bi urte iragan ondoren ezkondu zen maite zuen Luhusoko mutil batekin, eta Baionako Cordeliers karrikara joan ziren bizitzera. Han hazi zituen bere semea eta alaba. Gurekin egon zenean, 'Baiona ttipia' utzi bazuen ere, hortik hurbil bizi zen, eta igande guztiz San Andres elizan egiten den euskarazko mezara joaten da, han aurkitzen baitira Baionako eta inguruko herrietako zenbait euskaldun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAK-002 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Joseba Erremundeguy |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute