Makea (Lapurdi)

Euskaldun sortu, kristau eta frantses bilakatu

Euskaldun sortu, kristau eta frantses bilakatu <p>Makean sortu zen Ang&egrave;le Elizalde 1931an. Sortegunaren hiru egunen buruan bataiarazi izan zuten herri honetako elizan. Euskalduna baldin bazen ere, frantsestua izan zen Herriko Etxean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Makean sortu zen Angèle Elizalde 1931an. Sortegunaren hiru egunen buruan bataiarazi izan zuten herri honetako elizan. Euskalduna baldin bazen ere, frantsestua izan zen Herriko Etxean.

Transkripzioa

- Nola duzu izena?
- Nere izena, sortzeko izena, Elissalde Angèle. Eta gero ezkontzako izena , Mendiburu.
- Eta, bon, izengoitia ez duzu?
- Ez, ez , ez.
- Eta noiz sortu zinen?
- Ni sortu niz mila bederatziehun ta hooita hamekan, eta Makean sortu, eta behiolakoak erraiten ziin bezala, eskualdun sortu eta gero kristau in gintuzten, elizan izan ginen hiru egunen burüan, Makeako elizan bataiatüa niz, eta gero frantsestu gintuzten herriko etxian.
- Eskolan?
- …Lehenik herriko etxian eta gero eskolan, bistan da.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia