Makea (Lapurdi)

Auzoenganat hiltzeak zabaltzera

Auzoenganat hiltzeak zabaltzera <p>Baionara heldu zelarik, joaten zen auzoenganat Ang&egrave;le zendu ziren pertsonen izenak zabaltzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baionara heldu zelarik, joaten zen auzoenganat Angèle zendu ziren pertsonen izenak zabaltzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta auzoen abertitzeko istorio hori, ni Baionaat jinez geroz, diila hirutanhooi urteko istorioa kondatuko dautzut. Ez zen ordüan egunkarietan egiten. Nik ene auzoa hil zelarik, nik behar niin joan auzoko jenderi erraiteat hola: “hila da Madame Ducassou eta holako tenorian da enterramendüa”. Cordeliers karrikako ate guzietan bazen mailuka, badakizu zer den hori? Atetan joiteko. Joiten ziniin bizpahiru edo lau kolpe, eta jendia leihorat jalitzen ziren. Eta ordüan erraiten zinuten “to, holako presuna hila da eta hola…” Nik ezautu dut Baionan ere istorio hori, auzoen lan hori.
- Ta hemen’e bazen hori, gurutzea eramatia ta?
- Ez, ez, Baionan ez zen ohidura hori, ez dut egundano ikusi. Ez, ez, ez. Aise sinpleago ziren.
- Hori ez zen errefusatzen, ez?
- Normalki sekula ez du auzoak errefusatzen. Samur baldin bazira’re, memento hoitan uste dut, estaltzen diren. Arrado da.
- Ta hoik badute izena? Auzoei ematen zaiote izen bat, berezi bat?
- Ez dut uste auzoen, auzoa… Gero, apairua finitzian egiten duzu otoitz bat, eta hura’re normalki auzoaan kondu da.
- Orduan dena, familien sufrimendua eta hola zera egiteko, auzoak egiten du?
- Auzoak egiten du denen elgarretaratzia eta denen sustengatzia, eta han da, auzoak badu lan bat inportanta.
- Eta enterramenduetan-eta badire edo lehenago baziren kantu, hola, bereziak?
- Ez zazula hori aipa! Badira bistan da kantu bereziak, ba, enterramendüetako, ba, ba.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia