Andoain (Gipuzkoa)

Etxeberrieta auzoko giroa

Etxeberrieta auzoko giroa <p>Andoaingo Etxeberrieta auzoan jaio zen. Han kotoi-fabrika zegoen, eta haren inguruan egin ziren etxeak. Lehen Etxeberrietan denak euskaldunak eta elkarren artean ezagunak ziren. Denek zuten ezizena: aitari <em>Felipe arrantzalea</em> esaten zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Andoaingo Etxeberrieta auzoan jaio zen. Han kotoi-fabrika zegoen, eta haren inguruan egin ziren etxeak. Lehen Etxeberrietan denak euskaldunak eta elkarren artean ezagunak ziren. Denek zuten ezizena: aitari Felipe arrantzalea esaten zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Roke, nun jaiyo ziñan zu?
- Ni Andoaiñen, etxian e? Parterak izaten zian ordun ta parterakin etxian bertan, Etxeberrietan, Andoaiñen. Bai.
- Etxeberrietan?
- Oain zahar-zaharra dao, baiño Etxeberrietan, bai. Ordun Etxeberrieta, "barrio de Etxeberrieta" esaten zan, oain'e bai. Bai.
- Zer zan hoi, kanpoko jendiak eta indako etxiak, edo...?
- Ez, barriyu hoi zan Andoaiñen zan algodonera, Subijana, ta han zortzirehun lagun ibilli izandu zian, Andoain guztiya ia han ibiltzen zan, emakumiak asko, gizonak'e bai e? Tela iten zan, algodonera horreatik zan, tela. Ta harek in zun barriyu hoi, zea jendiantzako ta harek esaten zuen hitz ein in zula gehiena, fabrika hoi, o zea, etxe hoik. Etxe oain zahar-zaharra dao, erdik bota dittue; ta dana bota ingo due. Ijituak eta portugesak bizi da oain han. Ta leheno, danak euskaldunak giñan.
- Hara!
- Danak euskaldunak, danak ezautzen gendun, eta beti izaten zian, "Hara! Holako ta holako errittan aitu dira!". Ta leiyo batetik bestea buillaka aitzen zian ijituak baiño okerrago. Eta etxe bakoitzian, ya denok motia giñun.
- Ta zuena zein zen?
- Guria, gure aittak zun Felipe arrantzalia.
- Hara!
- Bai, esaten ziyoen.
- Ta zer zan, arrantzan ibiliya zuen aitta?
- Aittona eo ibili zala esaten zuen, baiño arrantza gehiyena ibaiyian e? Ibaiyian, bai.
- Ta zuri deitzen al dizue arrantzale?
- Ez, ez, nei ez. Ya bukatu in zan zeakin.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia