Elgoibar (Gipuzkoa)

Elgoibartarren eta altzolarren arteko tirabirak

Elgoibartarren eta altzolarren arteko tirabirak Altzolak Elgoibarrekin borroka asko izan eta gero, azkenean lortu zuen auzoan euren parrokia izatea. Mendekuz, elgoibartarrak parrokia berriko Santo Kristoa lapurtzera joan omen ziren; baina auzotarrak, jakinaren gainean, zain zeuden, eta...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-055-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Altzolak Elgoibarrekin borroka asko izan eta gero, azkenean lortu zuen auzoan euren parrokia izatea. Mendekuz, elgoibartarrak parrokia berriko Santo Kristoa lapurtzera joan omen ziren; baina auzotarrak, jakinaren gainean, zain zeuden, eta...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Anekdota bat, del año pun izan bihar dau. Nahi zeben Alzolakuak parrokixa ein. Eta Elgoibarrek ez zaban nahi. Holaxe, burrukan hasi dia eta azkenian konsegidu zaban Altzolak ba baietz. Ez dakit zelako obispuak autorizauta. Eta elgoibartarrak esan zeben, bai ba guk santisimua jun eta harrapau eingo juau ba. Elgoibartarrak makilliakin eta etorri ei zian. Ta Altzolakuak enterau edo ez dakit ze in zien eta preparau zien, ta elizan sartu zienian, ra!, atiak itxi ta hiru egunian euki zittuen barruan elgoibartarrak.
-Elgoibartarrak lapurrak? (barreak).
-Hiru egunian euki zittuen elgoibartarrak hor barruan.
-Jaten be emon barik.
-Ez dakit nik, zeoze emango zioen baiña.
-Elgoibartarrei hori kontaitten dostazuenian zer esaten dabe?
-Bueno, ez dabe sinisten askok eta ba.
-Hori noizko kontua dan ez dozu jakingo?
-Ez, ez.
-Oseake elgoibartarrak santokristua harrapaittera.
-Bai. Etorri eta bestiak "laga sartzen, laga sartzen"; sartu zienian brast! eta gero "de guardia" bertan. Guardixan gero ateik zabaldu ez deixen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia