Makea (Lapurdi)

Libertatea lortu etxetik joanez

Libertatea lortu etxetik joanez <p>Denboran, gazteak ez ziren herriko bestetan gauaz ibiltzen. Bere senarra ezagutu zuenetik, elkarrekin ezkontzeko eta bizitzeko gogoa zalu heldu zitzaion. Etxetik joan zelarik, ama negarretan utzi izan zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Denboran, gazteak ez ziren herriko bestetan gauaz ibiltzen. Bere senarra ezagutu zuenetik, elkarrekin ezkontzeko eta bizitzeko gogoa zalu heldu zitzaion. Etxetik joan zelarik, ama negarretan utzi izan zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta senarra nongoa zenuen?
- A ben ez ginen urrunekoak, ez. Luhuson berekoa zen, Luhuso Bidartekoa.
- Ta gazterik ezagutu zinuen?
- Ba, ba, gazterik ezkondu, elgar ezagutu giniin… hura zerbitzutik jin eta, ondoko urtian edo urte hartan berian, eni buruz jin zen eta bon, hola! Enteresatzen zira hari, lehenagoko istorioak nola ziren?
- Bai bai, ta permisa, permisua galdatu behar izan zenuen aitari?
- Ezkontzeko, ez. Ez, ez, ez, bainan, zen… permisioniarik, ez zen jalitzen, ez ginen gauaz jalitzen, sekulan, Luhusoko pestetan eta hola. Ez gira izan, ez Makeako pestetan ere, gu gauaz ez zen denbora hetan gazterik. Bon, kategoria bat bazen. Bainan gu hola ginen, zaindüak ginen eta hola zen. […] Gero hunat jin nizalarik’e ez nintzan jalitzen, ez arratsetan ez eta zinemarat, eta sekula ez. Banan gure helburüa zen, ezkontzia, elgarrekin plantatzia eta hala izan zen.
- Ta orduan bainan, ez zen ezkontzeko eta, ez zen permisionerik galdatzen?
- Ez, ez, ez, ez. Ba, ba, ba. Ene ama zena galdu nuen justu-justuia sei hilabete leheno. Harrek bazakien ze ideretan ginen. Erran duzu zuk, gogotik partitu nintzanez edo pena nuen etxetik partitzia, ni kontent nintzan, badakizu; pentsatzen duzun bezala, nik ene libertate poxia ta ordüan ene gizongaia ikusiko nuen hobeki eta istorio. Bainan ene amak egin zuen indar, nigar, zeen eta nik erran nion “bon, jinen zira ene segi, e?” eta etorri zen, beraz, Baionarat, eta hura ikusi nuen nigarrez, partitzian. Banan guk ez. Nik, erran dezaadan, gogotik partitu niz etxetik bainan aitamentzat… aitak, ez dute, gizonek ez dute erakusten beren emozionerik, bainan amak ba. Hara!

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia