Makea (Lapurdi)

Nagusiak langileei ardoa eskaintzen

Nagusiak langileei ardoa eskaintzen <p>Baionara heldu zelarik, enplegatu zuen akobatuaren etxean bi urtez egon zen Ang&egrave;le, ezkondu arte. Nagusi oso ona zuela dio, nahiz eta denbora horretan legerik ez zen. Ardoa eskaintzen zien langileei.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baionara heldu zelarik, enplegatu zuen akobatuaren etxean bi urtez egon zen Angèle, ezkondu arte. Nagusi oso ona zuela dio, nahiz eta denbora horretan legerik ez zen. Ardoa eskaintzen zien langileei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduan hunat airatu zinelarik, “avoué” horren etxean bizi zinen, ez?
- Hor bizi ginen zeen eta ez zen, oh! bainan erran behar dautzut orduko dretxoak zer ziren. Langile joaiten zinen, etxeko langile, biziki jende seriosak eta onak ziren nahi baduzu, bainan ez zen ordüan legerik orai bezala, oporraan ukaiteko eta, igande atsaldiak nintuen bakarrik, jalitzeko, eta gero memento batez jin zen ortzegun atsaldetan’e. Denbora hetan ortzeguna zen haurrentzat ere jalitzen zen memento, permisionia, eta ortzegun atsaldetan jalitzen nintzan, bainan, bestenaz, ez, ez, ez.
- Ta nausi onak ziren?
- A, ba, ba, biziki, biziki jende xintxoak eta errespetüa bazutena, nahiz eta legerik ez zen oraino ordüan jende langileaantzat oporraan emaiteko eta istorio.
- Horietan ere izaten zen dudarik gabe denetarik, ez?
- Ba, ba ba. Ez, ez, ez, arno ona balin bazuten igande guziez eta idekitzen, e ben behar zen sukaldean, langileaantzat bazen arno onetik, hori erran behar dut. Vouvray herrikoa zen nausia, eta bazuen beti, Vouvray, ez duzu zuk aditzia. Arno ona bada Vouvrayn iten zena eta idekitzen zuten igandetan.
- Ta zenbat denbora ari izan zinen?
- E ben, bi urtez, ezkondu arte, ta gero haurrak izan eta, alaainan, erraiten zen emaztiak behar du etxian haurrak zaindu!

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia