Igorre (Bizkaia)

Neskametzan irabazitako dirua arropak egiten gastatu

Neskametzan irabazitako dirua arropak egiten gastatu <p>Hernanin neskame egon zenean, hilean hogeita hamar ogerleko kobratzen zituen. Behin aita joan zitzaion Hernanira, zer moduz zebilen ikustera. Dirua eskatu zion, baina berak dena gastatuta zuen ordurako, arropa berriak egiten. Pinpirina izan dela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-006-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hernanin neskame egon zenean, hilean hogeita hamar ogerleko kobratzen zituen. Behin aita joan zitzaion Hernanira, zer moduz zebilen ikustera. Dirua eskatu zion, baina berak dena gastatuta zuen ordurako, arropa berriak egiten. Pinpirina izan dela dio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta neskame egon ziñenean dirue kobretan zendun? Dirue kobretan zendun han, Hernanin?
- Bai, dirue kobretan nauen ni egon nintzen lekuen. Hogeta hamar ogerleko bakarrik.
- Hillien?
- Bai, gitxi, baia ondo egon nintzen ta.
- Eta hori dirue norentzat zan? Zuretzat edo aman... etxerako?
- Neuretzako, bai. Ta baten etorri zen aite Hernanire, zelan nauen ikusten, ta eskatu osten dirue, baia nik ez nauen /enauen/ dirurik aukin txakur haundi bat be ez. Ta esan neuntsen: "Aita, ez dekot nik txakur haundirik be ez, ez dekot", "Ze in dozu ba?", "Gasteu, erropak iten". Presumida he sido ta erropea eiten gastauta dana. "Ez dau ardure, [fedea ez galdu]" [esan osten].

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia