Igorre (Bizkaia)

Hernanira neskame joan zenean ezagutu zuen senarra

Hernanira neskame joan zenean ezagutu zuen senarra <p>18 urterekin Donostiara joan zen neskame. Etxe batean egon zen, baina ez zitzaion gustatu eta handik Hernanira joan zen. Han ezagutu zuen bere senarra izango zena. Hernanin lantegi jabeak ziren Mendiatarren etxean egon zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IGO-006-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

18 urterekin Donostiara joan zen neskame. Etxe batean egon zen, baina ez zitzaion gustatu eta handik Hernanira joan zen. Han ezagutu zuen bere senarra izango zena. Hernanin lantegi jabeak ziren Mendiatarren etxean egon zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Hernaniko gizona zelan ezetu zendun ba?
- Neu joan nintzen krieda etxetik martxeute.
- A bai?
- Bai. Ez nauen /enauen/ e... Ez ostien itziten etxetik iñora urtetan be. Erromeriera bai, baia [harantza] bapez. Arratie, Castillo Elejabeitia, Dima... por todo por ahí. Ta baten okasiñoa aukin nauen ta amak emon osten /emosten/ dirue [...] pagetako. Haregaz diruegaz ze ein nauen? martxau Hernanire, San Sebastianera. Ta San Sebastianen egon nintzen etxe baten, ta ez jatan gusteu, ta gero handik Hernanire joan nintzen. Ta Hernanin topeu nauen neure gixona, ta gero beragaz beti. Bai.
- Ta ze egon ziñen kalien Hernanin edo baserriren baten?
- Ez, "un chalé". "Los señores de Mendia". Villabonan euki euen fabrike bat ta beste bat Hernanin. Ta "los señores de Mendia".
- Ta zenbat urtegaz joan ziñen ba?
- Hamazortzi urtegaz.
- Ta ze biher eitten zenduzen?
- Etxeko beharrak.
- Ta umiek jagon eta be bai?
- Bai, umeak. Ume bi hazi nauzen, María Loreto ta María Esperanza.

Egilea(k): Arrate Bustinza Maza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia