“Zeu ikusiz gero, negarrak urtetan dost!”
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Julitaren amaren amak (gaztetatik alargundua) bere umeak erdara ikastea gura izaten ei zuen. Julitaren ama txikitan Gernikako kolegiora (mojetara) ibili ei zen bordetan ikasten, oinez egunero Errigoititik Gernikaraino. Gero, erdara ikasiaz, amak Bilborantz bota gura, eta neskame egon zen Bilbon, Zabalbide ondoko etxe baten. Berak San Antonen urak hartu, eta Zabalbidetik gora ur beroak baldan eramaten ei zituen, mantak garbitzeko edo. Neskame joan orduko, bere amak eman zion aholkua izan ei zen: Gero, Klauditxu, buruko orratz baltz bat behien (behean) topetan bazu (baduzu) be (ere) ugazabandrieri emon, gero! Harexena da eta, zurie (zurea) ez da eta! Ez, gero, inonik (inorenik) sekula ezer hartu! Buruko orratz baltz bat bada be (ere), haxe bera be (ere) emon eingo tsazu (eman egingo diozu)!” Ama joaten ei zitzaion noizik behin baten bisitetan eta , ama joaten zitzaionean, berak negarrari ematen ei zion. Eta amak esaten ei zion: “Klauditxu, ez zauz (zagoz) konforme, ala? Konforme ez bazauz (ez bazagoz/ez bazaude), etxera, gero! Eta berak erantzuten zion: “ Bai, ama, ni konforme nau (nago), baia (baina), zeu ikusiz gero, negarrak urtetan dost (irtetzen dit), negarrak!”
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: EGT-008/011
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!