Errigoiti (Bizkaia)

Tony Yturri senataria eta beste lau seme-alabaren aita izango zenaren abentura Ameriketara eta Ameriketan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Osaba Txomin (edo Domingo) Katalinatik etxera etorri eta hurrengo Bilboko Begoña ondora joan zen morroi. Handik itsasontziak asmatzen zituen bozin hotsean. Eta Bilbora jaitsi zen egun baten itsasontzi haiek nora zihoazen galdetu, Ameriketara zihoazela eta Ameriketara hain egunetan zihoazela jakin, eta “Hementxe ein (egin) bidot (behar dut) zeozer, ba!” pentsatu ei zuen. Eta eguna heldu zenean, montatu itsasontzian, eta itsasontzian ostu egin ei zen. Itsasontziak urten (irten) zuenean (transitiboa), halako baten deskubritu ei zuten, eta zein den bera han egoteko arrazoia galdetu zion kapitainak, eta berak esan ei zion, bere denboran morroi egonda, zelako goseak pasatzen izan dituen berak, eta bere ilusioa Ameriketara joatea izan dela, eta itsasontzian halako ilusioaz montatu dela. Kapitainak ontzat hartu ei zuen. Mutil espabilatutzat hartu ei zuen eta, patata zuritzen eta, beharrean ipini ei zuen. Gero, bera majotxoa ere izan ei zen, eta kapitainak bere alabarekin konprometitzeko arloak ere ipini ei zizkion. Berak bere barruan esaten ei zuen: “ Ikuskostazu lurrera allegetan nazenien, zure alabie hor geratuko da!” Ameriketara heldu zirenean, berak salto egin ei zuen lurrera, eta adios! Gehiago kasurik ere ez, ez kapitainari ez itsatsontziari! Han topatu ei zituen lagunak zertara konpondu, erdara edo euskara, topatu egin ei zituen. Laster adiskideak egin, eta mendirako arloak ipini zituen, eta mendian egon ei zen harik eta diru apur bat egin arte. Mendian diru apur bat egin zuenean, herrira jaitsi ei zen, eta herrira jaitsi zenean, ostatu bat ipini ei zuen. Han dirua polito egin ei zuen. Gero, han dirua polito egin zuenean, almazen bat ipini zuen, dena saltzen zuena. Dena saltzen ei zen han, “desde un kilo de azúcar hasta un avión” (azukre kilo batetik hegazkin batera) esaten ei zuen berak. Frontoi bat ere eraiki ei zuen, oraindino hantxe ei dago berak egindako frontoia!
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia