Gosea ematen ei zioten. Ugazabari pernila jan arren, berak pekaturik ez zuela egin.
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Julitaren aitaren anaia zaharrenak, osaba Txominek (edo Domingok) morroi urten (irten) behar izan zuen, aita hargina izan zuten arren, soldata txikia ekartzen zuelako eta baserri txikitxoan hamaika neba-arreba izan zirelako. Osaba Txomin Katalinara (Errigoitiko auzoa) joan ei zen morroi. Han Katalinan gosea ematen ei zioten, eta pernila eukiten ei zuten gatzun-askan. Eta berak gosea!!
Egun baten esan ei zuen ba ze: “ Ez horixe! Pernile jan barik ez naz paseko, ba!” Eta ugazaba Gernikara joan zen baten, atera gatzun-askatik pernila, eta banketa (jatordu itzela) egin ei zuen pernilarekin. Gero, ugazaba etorri zenean, pernilik ez, eta ugazabari zeozer esan behar! Katua euki ei zuten, eta katua apur bat lapurra ere izan ei zen, eta ugazabari pernila katuak jan zuela esatea pentsatu zuen, eta halaxe egin zuen: “Gaur hemen paseu dan lakorik! Honek katuek pernile ez deu (du) eroan, ba, gatzun-askatik!” Eta ugazabak: “Zelan ba?” Eta Txominek “ Ba, erdi zabalik edo eztakit zelan azerte (suertatu) dan gatzun-askie, eta honek eroan deu (du) eta akabeu (amaitu) deu (du) ta!” Gero ugazabak katua hil egin ei zuen, pernila eraman ziolako. Baina, ugazabari pernila jan arren, berak ez zuela pekaturik egin esaten zuen osaba Txominek, berak pasatzen zituen goseak itzelak izan zirela!
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: EGT-008/008
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!