Etxeko txakurrak Julitaren birraittitte salbatu zuenekoa
Hizlaria(k):
Iturri Arrien, Julita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGT-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Julitaren amaren aittittek (Juan Antonio Arrienek) kontatzen ei zuen berari jazotakoa. Orduan ermandadako dirua tabernan ordaintzea ohitzen zen, nahiko berandutxoan egiten zen ordainketa. Eta egun baten ermandadako dirua ordaintzetik, goizeko ordu bietan edo, Larriña pareko estratzatik gora Zabalera zetorrela jazo zitzaion. Etxeko txakurrak urtetan ei eutsan (irtetzen ei zion) beti bidera etxera berandutxo etortzen zenean, eta orduan ere urten ei eutsan (irten ei zion,) eta txakurrak, berarenganaino heldu, buztanari eragin eta “ja,ja,ja” egiten zion, eta gero txakurrak aurrera egin, ostera ere etorri eta berriro “ja,ja,ja” egin. Eta arbola baten ondora heldu zenean, txakurrak gora begiratu arbolara, buztanari eragin eta “ja,ja,ja” egin. “Baten bat dago hemen” pentsatu zuen. Begiratu ei zuen arbolara, eta gizon bat arbola gainean. “ Hemen itxaroten izan deustazu (didazu) niri!” esan zuen bere artean, eta aurrera zapa-zapa bera. Apur bat aurrerago egin zuenean, txakurra xaxatu ( txakurrari hotsa egiteko agindu), eta txakurra brabo hasi zitzaion ahausika gizonorri, eta berak sua etxera handik gora gero! Bera harrapatzekorik ez ei zegoen handik gora gero! Derrepente (behingoan/ berehala) heldu zen etxera. Txakurra han geratu zen oraindino ahausika. Bera heldu eta gerotxoago baten heldu zitzaion txakurra etxera. Eta heldu zenean, orduan ogirik eta egoten ez zenez, talo bat azpiratik atera eta eman zion txakurrari. Pozik eman ere egin zion, txakurrak salbatu egin zuen eta.
- Proiektua: Fondo partikularrak
- Elkarrizketatzailea(k): Yolanda Elorriaga Iturri
- Data:
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: EGT-008/006
- Kodifikatzailea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Emalea: Yolanda Elorriaga Iturri
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!